'Azken Muga' herrigunera 19 artisten eskulturaz osatutako bildumarekin

Tolosako Udala
2018/11/07 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Azaroaren 9tik abenduaren 7ra Aranburu Jauregian kokatuko da 'Arte km 0: hemengo eta gaurko eskultoreak' erakusketa. Asteartetik larunbatera bisita daiteke, 17:30etatik 20:30etara.
  • Nuria Carbonell, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotzia: “aberasten du Tolosaren ohiko kultur eskaintza, gainera, aukera gehiegi izaten ez den alor batean: eskultura. Balio handiko bilduma da Aranburu Jauregian ikusgai egongo dena. Bide horretan, nahiko nuke elkartearen esfortzua eta egin duten eta egun ari diren lana goraipatu eta eskertu”.

Azaroaren 9tik abenduaren 7ra Zarateko 'Azken Muga' Tolosa herrigunean bertan izanen da, kasu honetan, eskultura erakusketa batekin Aranburu Jauregian. Ostiral honetan, azaroak 9, inauguratuko da arratsaldeko 19:00etan.

'Arte km 0: hemengo eta gaurko eskultoreak' izenpean Euskal Herriko 19 artisten lanek osatzen dute erakusketa. Antolatzaileek aurkezpenean nabarmendu dutenez, helburu dute “hemengo artea ezagutarazi eta kontsumoa sustatzea”.

Nuria Carbonell, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotzia izan da ere Aranburu Jauregiaren kanpokaldean ezarritako Alex Morlotezen eskulturaren babesean egindako aurkezpenean. Nabarmendu du Azken Muga ekimenak eta Udalak hasiera-hasieratik izandako harreman estua eta elkarlana: “Aurten abiatu dugu 3. urtea eta oso arrakastatsua izan da orain artean Bedaio eta Tolosa arteko Zarateko gunean osatu den eskaintza. Bide horretan, nahiko nuke elkartearen esfortzua eta egin duten eta egun ari diren lana goraipatu eta eskertu. Nafarroa eta Gipuzkoa kulturak are gehiago batzea lortu duzue, eta hori ere bada oso positiboa. Eta orain herrigunera dakarte Zaraten sortutako esentzia hori, bertatik bertara”.

Gaineratu du ere aberasten duela Tolosaren ohiko kultur eskaintza: “gainera, aukera gehiegi izaten ez den alor batean: eskultura. Balio handiko bilduma da Aranburu Jauregian ikusgai egongo dena; bertako 19 artistek osatutako bilduma. Merezi du ikusteak eta herritar oro gonbidatzen dugu”.

Aranburu Jauregiko ohiko ordutegia izango du: asteartetik larunbatera 17:30etatik 20:30etara.

Eskultura bildumaren inguruko informazio guztia atxikitako esku-orrian.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA