Bedaioko festak ospatuko dira ostiraletik igandera

Tolosako Udala
2023/09/06 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Ingurutxoa, jaietako ekitaldirik berezi eta esanguratsuenetakoa, igande arratsaldean izango da, herri-kirol erakustaldiaren ondoren.

 

Ostiraletik igandera bitartean, Bedaio auzoa jai giroan murgilduko da. Izan ere, irailaren 8tik 10era festak ospatuko dira, jai egitarau anitz bezain oparoarekin. 

Hori horrela, otordu ugari, haurrentzako jolasak, musika eta dantza emankizunak antolatu dituzte auzotarrek, besteak beste. Tartean Bedaiok hain berezia duen Ingurutxoa. Aukera andana, beraz, asteburuan, familia edota lagunartean, giro bikainaz lagunduta, eguna Bedaion pasatzeko. 

Egitarau osoa

Ostirala, irailak 8: 

11:00 Meza nagusia. Ondoren hamaiketakoa Abaetxen trikitilariekin. 

14:00 Jubilatuen bazkaria. 

18:00 Amezketako dantzarien emanaldia. Jarraian tortila patata lehiaketa (20:00etan tortilen aurkezpena). 

21:00 Zahagi-ardoa. Ondoren dantzaldia Elustondo anai-arrebekin. 

Goizaldera baratxuri zopa eta txokolatea. 

Larunbata, irailak 9: 

17:00 Ume jolasak. 

19:00 ‘Kontu eta kantu’ ikuskizuna Maider Alcelay eta Igor Salarekin. 

21:00 Herri afaria. Ondoren erromeria Izer-Alabier eta Ansorregi-Larrañagarekin. 

Goizaldera baratxuri zopa eta txokolatea. 

Igandea, irailak 10: 

11:00 Meza nagusia.

12:30 Bedaioko XXXI. txirrindulari igoera.

18:00 Herri kirolak. Aizkolariak: Nerea Arruti eta Nerea Sorondo. Harrijasotzaileak: Jon Goenatxo eta Jokin Eizmendi. Jarraian Bedaioko ingurutxoa.

21:00 Afaria Artubi elkartean: mondejua eta ardi gisatua.

00:00 Bedaioko jaiei amaiera suziriekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA