Cristina Almadaren 'Begiradak' izango da 2019ko Tolosako egutegiaren azala

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/10/08 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Almadarena izan da boto gehien jaso dituen argazkia, 418 boto, guztira emandako 1.325etatik. Egutegiko azala izateaz gainera, 600 euroko saria ere jaso du.
  • Hilabete bakoitzekoak, berriz, epaimahaiko kide izan diren Iñigo Royo eta Ura Iturralde argazkilariek aukeratu dituzte.
  • Azaroan aurkeztu eta banatuko da egutegia.

Osatu da 2019ko Tolosako egutegia. Tolosa berdea izan da aurtengo Tolosanklisk lehiaketaren gaia eta guztira, 256 argazki aurkeztu dituzte 61 parte-hartzailek.

Azaleko argazkia Cristina Almadaren “Begiradak” izango da. Egutegiko azala izateaz gainera, 600 euroko saria ere jaso du. Argazkian Olatz Peon Ormazabal alkatearekin.

Almadarena izan da boto gehien jaso dituen argazkia, 418 boto, guztira emandako 1.325etatik. Hilabete bakoitzekoak, berriz, epaimahaiko kide izan diren Iñigo Royo eta Ura Iturralde argazkilariek aukeratu dituzte:

  • Blanca Vidal Doldan-en 'Caminando 002'.
  • Ane Elizegiren 'Berdearen geltokia'.
  • Cristina Almada Atencioren 'Hazi'.
  • Iñaki Ugartemendia Garikanoren 'Muttitegiko pinudia'.
  • Raul Agerreren 'Segalari'.
  • Raul Agerreren 'Landareak Ureztatzen'.
  • Naiara Lasarteren 'Olatuak'.
  • Diana Garciaren 'Eskalatzen'.
  • Joseba Garmendia Altunaren 'Berdea izan nintzen'.
  • Joseba Garmendia Altunaren 'Tolosari berdea dario'.
  • Idoia Zabaleta Urkolaren 'Zesta punta'.
  • Idoia Zabaleta Urkolaren 'izenburu gabea'.

Goian aipatutako 12 argazki hauek egutegiaren hilabeteetako batean agertuko dira eta egile bakoitzak 200 euroko saria jaso du.

Egutegiaren bozketan parte-hartzeagatik IPAD Mini bat zegoen zozketan. Iñaki Blanco Chicote suertatu da irabazle.

Udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria sailak eskerrak eman dizkie era batera edo bestera parte hartu duten guztiei. Azaroan aurkeztu eta banatuko da egutegia.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA