Dantza Tailerraren 25. urteurrena ospatzeko emanaldi berezia

Tolosako Udala
2022/06/08 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Ekainaren 11n izango da ikasturte amaierako emanaldia Leidorren, berezia aurten, Dantza Tailerrak 25 urte ospatzen dituelako.
  • Sarrerak eskuragarri daude Leidorreko leihatilan edo tickets.kutxebank.es helbidean.

                  

Katixa Perea tolosarrak duela 25 urte egin zion Udalari Kultur Etxean dantza ikastaroa martxan jartzeko proposamena. Mende laurdena geroago, Dantza Tailerrak aurrera darrai, Katixa bera oraindik gidari dela.

Olatz Peon, Tolosako alkateak, urte hauetan zehar dantza ikastaroetan parte hartu duten pertsona guztiak zoriondu ditu egindako lanagatik, Katixa Perea bereziki: “Gezurra ematen du 25 urte bete izanak. Leidorreko oholtza gainean hazi dira gure senideak eta konturatzerako profesional, unibertsitari... bihurtu zaizkigu. Nolako oroitzapenak! Eta guztien gidari, profesional talde handi bat, eta hau guztia honetara iristea lortu duen tolosar bat, Katixa Perea. Zorionak guztioi eta, batez ere, zuri, Katixa. Orain beste hogeitabost!”

Urtero lez, ikasturte amaierako ekitaldia egingo du Dantza Tailerrak ekainaren 11n, eta aurten berezia izango da, prestatu dituzten dantzen bidez hogeitabost urte hauen errepasoa egingo dutelako.

Egun osoko dantza programa aberatsa antolatu dute egun handirako. Goizean eta arratsaldean gozatu ahal izango da Dantza Tailerreko ikasleen lanaz. Sarrerak eskuragarri daude Leidorreko leihatilan edo tickets.kutxebank.es helbidean. Ikusi egitaraua hemen.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA