Datorren astelehenean, otsailak 11, zabalduko da zezen plazako palkoen zozketan izena emateko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/02/07 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Asteazkena bitarte, otsailak 13, egongo da zabalik izen-ematea, kultur etxean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
  • Zozketa ostegunean, otsailak 14, egingo da, arratsaldeko 18:00etan Tolosako Kultur Etxean.
  • Izen-emateak on-line (www.tolosa.eus.) egin ahal izango dira. 30 euroko kostua dute palkoek (2,5 euro pertsonako).

Tolosako Udalak datorren astelehenean, otsailak 11, zabalduko du zezen-festetarako palkoen zozketan izena emateko epea. Izen-emateak on-line (www.tolosa.eus.) egin ahal izango dira (laguntza behar izanez gero, Kultur Etxeko bulegoan) otsailaren 11tik 13ra, biak barne. Bulegoko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Zozketan parte hartzeko interesatu bakoitzak (adinez nagusia) eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du egun bakoitzeko. Bere izen-abizenak, NAN zenbakia, telefonoa, eta e-maila. Izena ematerakoan,  interesatuak jarritako e-mailera zenbaki bat iritsiko zaio eta zenbaki hori izango da zozketan parte hartuko duena. Egun bakoitzerako zozketa bat egingo da. Zozketako emaitzekin, otsailaren 14an edo 15ean Kultur Etxetik pasa beharko da, norberaren NAN-arekin, palkoko sarrerak hartzera eta ordaintzera. Ordainketa kreditu txartel bidez egingo da. Zozketan sarrerak lortutako norbaitek sarrera horiek hartuko ez balitu, zozketa egunean sortutako itxaron zerrendakoei eskainiko zaizkie.
Palkoak zatiezinak dira, osorik erosi behar dira, hau da, 12 sarrera palkoko.  Interesatu bakoitzak egun bakoitzerako palko bakarra erosi ahal izango du.

PALKOETARAKO ZOZKETA publikoa izango da otsailaren 14an Kultur Etxeko Areto Nagusian, arratsaldeko 18:00etan. Zozketa garaian sortu daitezkeen gorabeherak, bertan egongo den udal ordezkariak konponduko ditu.

Zezen plazarako sarrerak otsailaren 18an jarriko dira salgai sarean. Informazioa zabalduko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA