'Eduardo Mocoroa' Musika Eskolak logotipoa aukeratzeko lehiaketa egingo du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/04/23 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Lanak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 18an amaituko da.
  • Aurkeztutako irudi guztiekin erakusketa bat osatuko da maiatzaren 23an Musika Eskolan.

Tolosako udaleko “Eduardo Mocoroa” Musika Eskolak lehiaketa antolatu du eskolarako logotipoa aukeratzeko. Helburutzat dute antolatzen dituzten ekintza desberdinen berri ematerakoan erabiltzea.

Aurkezpena burutu dute Musika eskolako zuzendari Amaia Lizaso eta Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotzi Nuria Carbonellek. Azken honek, nabarmendu du Lehiaketa hau Musika Eskolaren “berritzearen, garai berrietara egokitzearen” aldeko apustuaren eskutik doala: “Eduardo Mocoroa jaio zela 150. urteurrena ospatu dugu, eta eskola honen izena, eta izana ere era batera edo bestera, bera izanik, zer une hoberik hau abian jartzeko”. Aldi berean, jendea parte hartzera animatu du.

Musika jarri dute lehiaketa-gaitzat eta 16 urtetik gorako pertsonek hartu dezakete parte, bakarka edota taldean, nahi adina aldiz.

Lanak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 18an amaituko da (bi data horiek barne). Korreoz edota musika eskolan bertan aurkeztu daitezke.

400 euroko saria eta, bestetik, lehiaketa irabazi duela dioen ziurtagaria dago jokoan. Tolosako udaleko 2 ordezkarik, musika eskolako 2 ordezkarik eta diseinuan aditua den pertsona batek osatutako epaimahaiaren gain egongo da erabakia. Musika eskolako musikaria astean, maiatzaren 22an, eta udaleko web orriaren bitartez emango da ezagutzera irabazlearen izena.

Logotipoaren balio artistiko eta sinbolikoak, batetik, eta irudikatzeko eta komunikatzeko duen ahalmena, bestetik, izango dira proposamen irabazlea aukeratzeko aintzat hartuko diren alderdiak.

Arlo teknikoa jasotzen duten oinarriak atxikita.

Aurkeztutako irudi guztiekin, erakusketa

Maiatzak 23an, Musika eskolan, 19:00tan egingo den kontzertuan, aurkeztutako logotipoen erakusketa egingo da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA