'Eduardo Mocoroa' Musika Eskolak logotipoa du estreinakoz

Tolosako Udala
2018/05/24 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Aurkeztutako 41 proposamenen artean aukeratu du irabazlea epaimahaiak: Jose Luis Gonzalez Maiz donostiarra. Epaimahai kide guztien adostasunarekin izan da aukeratua, “garbia, xumea, bateragarria eta eskakizun guztiak betetzen dituena” delako.
  • Aurkeztutako irudi guztiekin erakusketa bat osatu da Musika Eskolan.

Tolosako “Eduardo Mocoroa” Udal Musika Eskolak lehiaketa antolatu zuen eskolarako logotipoa aukeratzeko. Helburutzat dute antolatzen dituzten ekintza desberdinen berri ematerakoan erabiltzea.

Proposamenak aurkezteko hilabeteko epearen ostean, behin maiatzaren 18an lehiaketa itxita, 41 proposamen aurkeztu dituzte guztira 24 partaidek. 12 emakume eta beste hainbeste gizonek egin dituzte irudi proposamenak, barkarka zein taldean, 20 urtetik hasi eta 65 urtetik gorako adin tartean.

Jatorriari dagokionean, erdia Tolosa eta Tolosaldetik aurkeztu dira, eta gainontzekoak, Gipuzkoatik eta baita atzerritik ere: Madril, Peru edota Venezuela.

Proposamen guztien azterketa Musika Eskolako 2 ordezkarik, Udaleko beste bik, eta diseinatzaile profesional batek osatutako epaimahaiak burutu du. Pasaden astelehenean, maiatzak 21 batu zen epaimahaia. Honako irizpideak jarraitu dituzte logotipoak aztertzeko unean: musikarekin, Udalarekin zein Musika Eskolarekin lotura izatea eta logotipoaren balio artistiko eta sinbolikoak eta irudikatzeko eta komunikatzeko duen ahalmena, bestetik.

Hori horrela, jada aukeratu da irabazlea: Jose Luis Gonzalez Maiz donostiarra. Epaimahai kide guztien adostasunarekin izan da aukeratua, “garbia, xumea, bateragarria eta eskakizun guztiak betetzen dituena” delako. Honakoa da egilearen aurkezpena:

“Argazki bakun, argi eta trinkoko logotipoa, identifikazio errazarekin, eta hainbat euskarri publizitariotara moldagarria. 'E' eta 'M' inizialen elkartasunaren bidez, logotipo hau formatu egin da, nota musikalen buruaren elementu integratzailearekin, eta Tolosako Udalaren arku karakteristikoekin”.

Patxi Amantegi alkateordearen eskutik jaso du saria egileak: 400 euro eta lehiaketa irabazi duela dioen ziurtagaria.

Aurkeztutako irudi guztiekin, erakusketa burutu dute gaur, asteazkena, maiatzak 23, Musika eskolan, Musikariaren baitan 19:00tan egin den kontzertuan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA