Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako matrikulazio epea zabalik ekainaren 1etik aurrera

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/05/30 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Ekainaren 1etik 14ra eman dezakete izena ikasleek, online plataforma bidez. Ikasle berriek ekainaren 15etik 23ra eta irailean izango dute matrikulatzeko aukera.
  • Izapideak Musika Eskolan egin behar dira, astelehenetik ostiralera, goizetan 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldetan, astelehenean eta asteartean, 17:30etatik 19:00etara. Edozein zalantza argitzeko, bertaratu, 943 65 44 66 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.
  • Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak www.tolosa.eus -en daude.

 

Ekainaren 1ean zabalduko da Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolan matrikulatzeko epea. Dagoeneko ikasle direnek ekainaren 1etik 14ra eman dezakete izena, online plataforma bidez. Ikasle berriek, aldiz, ekainaren 15etik 23ra eta irailean izango dute matrikulatzeko aukera. Ikasle berrientzako hutsik geratzen diren plazak zuzenean esleituko dira, Udal Musika Eskolaren administrazioan eskatu ahala.

Familia ugariek edo guraso bakarrekoek hobariak izango dituzte udal ordenantzen arabera. Bestalde, hobari berezietara ere izan ditzakete hala eskatzen dutenek, udal ordenantzetan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.

Maila eta kurtsoen eskaintza

  • 1go zikloa: 4, 5, 6 urtekoentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa.
  • Aurrehasiera: 7 urtetik aurrera, musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.
  • 2. zikloa: 8 urtetik aurrera, instrumentua, musika hizkuntza, taldeak / korua.
  • Helduak: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua.

Matrikulazioa non eta nola egin

Izapideak Musika Eskolan egin behar dira, astelehenetik ostiralera, goizetan 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldetan, astelehenean eta asteartean, 17:30etatik 19:00etara. Edozein zalantza argitzeko, bertaratu, 943 65 44 66 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi. Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak www.tolosa.eus -en daude.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA