Eguberria Tolosan bizitzen da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/14 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Tolosako Udalak, Zumardi elkarteak, Tolosa&Co merkatari elkarteak, Tolosako Ekinbide Etxeak, eta Gazte Topaguneak elkarlanean 21 jardueraz osatutako egitaraua prestatu dute eguberrietarako.
  • Ohiko Olentzeroren etorrera edo Errege Kabalgataz gain, hainbat antzerki, musika emanaldi, tailer, eta bestelako ekintzez gozatzeko aukera izango da Tolosan. Aurten berrikuntza, Zumardiren eskutik, Udalaren babesarekin, Olentzeroren basoa egonen dela Elosegi parkean. “Bisita gidatuak laburrak izango dira, baina magikoak. Olentzero ez dute aurrez aurre ikusiko, baina bai sentitu”.
  • Olatz Peon Ormazabal, alkatea: “Eguberriak oso data bereziak dira, gure herrian zutoin den merkataritza eta zerbitzuen sektorearentzako oso garrantzizkoak, eta ezinbesteko zaigu herrian eskaintza erakargarria antolatzea, jendea bertaratzeko, egiten baitu gure hiri ekonomiak indartsu, bizi eta dinamiko egotea, bertako saltokietan eta bertako produktuaren kontsumoa bultzatuz, eta ondorioz horrek enplegua eta garapen ekonomikoa bermatzen ditu”.

Tolosako Udalak, Zumardi elkarteak, Tolosa&Co merkatari elkarteak, Tolosako Ekinbide Etxeak, eta Gazte Topaguneak elkarlanean osatu duten eguberrietako programazioa aurkeztu dute Elosegi parkean. Hain zuzen, 'Tolosako birika' deritzon eremu berde honetan egin dute aurkezpena, estreinakoz Olentzeroren etxea jarri baita bertan.

Olatz Peon Ormazabal alkateak Tolosak eguberrietan izango duen egitarau oparoa eta anitza nabarmendu du: “Urtean zehar Tolosa den ekitaldien faktoria mantendu eta areagotuko da eguberriotan. Haur, gazte zein helduentzako ekintzak ditugu aurretik, elkarlanean gaur hemen ordezkatuak gauden erakunde eta eragileen, eta beste hainbaten artean, landu eta garatuak. Azpimarratu eta eskertu nahiko nuke guztiek egin duten lanketa, hilabeteak atzera hasita. Eguberriak oso data bereziak dira, gure herrian zutoin den merkataritza eta zerbitzuen sektorearentzako oso garrantzizkoak, eta ezinbesteko zaigu herrian jendea erakartzen duten ekintzak antolatzea, bertakook asebeteko gaituen ekintza sorta eta aukera ezberdinak izanaz, eta aldi berean, bisitariak erakarriz. Eskaintza erakargarriak jendea batzen du eta egiten du ere gure hiri ekonomiak indartsu, bizi eta dinamiko egotea, bertako saltokietan eta bertako produktuaren kontsumoa bultzatuz. Legealdi hasieratik gure apustua. Ondorioz horrek enplegua eta garapen ekonomikoa bermatzen ditu. Tolosar zein bisitari guztiak herriaz, herritarrez eta giroaz gozatzera gonbidatzen ditugu” nabarmendu du Peon Ormazabalek.

Guztira 21 ekintza ezberdin daude programatuak, antzerkia, ikuskizunak, kontzertuak, tailerrak, zine emanaldiak, eta bestelako jardueren artean. Berrikuntza nagusiena aurten, Olentzeroren basoa da. Zumardi elkarteak sustatua, Udalaren babesarekin, Elosegi parkean egongo da kokatua. Abenduaren 17tik 23ra egongo da aukera bisitatzeko. 3-9 urte arteko haurrei dago zuzendua eta 500-600 metrotako ibilbide baten bitartez, 15-20 minutuko iraupena izango duen paseotxo batean, Olentzerok non egiten duen lana eta non bizi den ikusi eta ezagutzeko aukera izango dute haurrek. Basoan zehar Olentzeroren arropa, kriseiluak, borda... egongo dira. Gainera, haurrek, beren eskutitza uzteko aukera izango dute bordaren barneko mahai gainean. Zumardiko kideek aurreratu dute “bisita laburra izango da, baina magikoa. Olentzero ez dute aurrez aurre ikusiko, baina bai sentitu” nabarmendu dute. Bisitak iluntzean izango dira, 17:00ak eta 20:00ak bitartean, eta bisita egin ahal izateko aurrez izena eman behar da Zumardia -ren web orrian. Jada 750 pertsonetik gorak eman dute izena.

Tolosa&Cok, bere gabonetako kanpainaren baitan, musikari tartea egin diote, Joyfull Gospel Choir eta Rural Zombies taldeekin. Zirku ikastaro bat ere antolatu dute, Gure Zirkuarekin elkarlanean.

Topicek berriz, bere ohiko programazioaz gainera, Tolosako Musika Eskolako ikasleen kontzertua hartuko du, baita 3,2,1, grabatzen! gabon tailerra ere, edota Zergatik bizi da basioean txanogorritxoren amona? antzerkia.

Tolosako gazte topaguneak ere gazteei espreski zuzenduutako hainbat ekintza programatu ditu, Dantza eguna, izotz jauregira eta zinemara irteerak edo urte amaierako festa, kasu.

Udalak ere zuzenki antolatu ditu ikuskizun eta ekimen ugari ere, Karrusela, antzerkiak.... Baita, aisialdi taldeekin elkarlanean, Olentzero eta Mari Domingiren eta Hiru Errrege Magoen etorrerak. Guztiak daude batuta eskuorri honetan:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA