Eguberriak arteko zine zikloaren bonoak larunbatean salgai Leidorren

Tolosako Udala
2018/11/14 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Datorren larunbatean, azaroak 17, jarriko dira salgai eguberriak arteko zine zikloko bonuak Leidorreko leihatilan, 11:00etatik 13:00etara. Larunbatean bertan izango da bonoaren lehenengo zine saioa “Black is beltza” eta “Ha nacido una estrella” filmeen emisioarekin. Titirijai, Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia dela eta, hainbat ordutegi egokituak izan dira aurreko edizioekiko.

Honako filmak barneratuko ditu abenduaren 13era bitarteko zine zikloak (eskuliburua atxikita*):

  • Azaroak 17, 19: Black is beltza. Bonudunek + 4,05 euro.

  • Azaroak 17, 18: Ha nacido una estrella.

  • Azaroak 22: Cold war. Zine foruma.

  • Azaroak 24, 26: Girl.

  • Azaroak 25: La buena esposa.

  • Azaroak 28: Comandante Arian. Berdintasun sailak Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan antolatu duen programazioko ekitaldia.

  • Azaroak 30: El reverendo. Zine foruma.

  • Abenduak 1, 4: El ángel.

  • Abenduak 1, 2: El fotógrafo de Mauthausen.

  • Abenduak 6, 9: La sociedad literaria.

  • Abenduak 7: Amarcord. Zine foruma.

  • Abenduak 8, 10: Dogman.

  • Abenduak 13: Burning. Zine foruma.

Haur eta gaztetxoentzako filmak

Azaroaren 18tik aurrera, 3 filmez gozatzeko aukera izanen dute haur eta gaztetxoek:

  • Azaroak 18: Small foot.

  • Abenduak 6, 8: El cascanueces y los cuatro reinos.

  • Abenduak 9: ¡A ganar!.

Fitxategiak: 
PDF icon zinea.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA