Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko flashmob-a egingo da aurten ere

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/10/24 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Azaroaren 23an izango da eta dagoeneko abestia aukeratu eta koreografia egin da. Youtuben eta Tolosako Udalaren sare sozialetan ikusi daiteke bideoa.

 

Tolosako Udaleko Gazteria eta Berdintasun sailek bultzatuta, eta Udaberri dantza taldearen, Usabal kiroldegiaren eta Kultur Etxearen, Alur dantza taldearen eta herriko ikastetxeen laguntzarekin, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko flashmob-a egingo da aurten ere. Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira antolatu den ekintza da, eta azaroaren 23an egingo da, larunbata, 12:00etan, Trianguloan.

Ekintza honen helburua emakumeenganako indarkeriaren kontrako aldarrikapen masiboa egitea da, eta haurrek eta gazteek gai honen inguruan kontzientzia hartzea.

Aurtengo abestia aukeratu da jada eta koreografia ere sortu da, eta youtuben eta Tolosako Udalaren sare sozialetan daude eskuragarri, flashmob-ean parte hartu nahi duten guztiek koreografia ikasi dezaten.

Modus Operandi taldearen “Ezetz da ezetz” abestia aukeratu da flashmob-erako eta koreografia Mila Garcia de Iturrospek eta kiroldegiko lantaldeak egin dute.

Azaroaren 23an soinean zerbait txuria edo morea eramateko eskatzen da. Txuriz jantzita doazen pertsonei puntu moreak emango zaizkie.

Honako esteka honetan ikusi daiteke bideoa: https://youtu.be/xS0chc3O9Rc

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA