Euskal Barrokensemble ostiral honetan, azaroak 16, eskaintzekoa zen kontzertua abenduaren 22ra atzeratu da

Tolosako Udala
2018/11/12 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Euskal Barrokensemble taldearen kontzertua, hasiera batean ostiral honetarako aurreikusia, azaroak 16, arrazoi ezberdinak medioa atzeratu egin behar izan da. Jada finkatu da data berria: abenduak 22. Arratsaldeko 20:00etan izango da Topic zentroan.

Aldaketa dela eta, Kulturzale bonoa dutenek, egun berrirako gonbidapenaren bila pasa behar dute Topicera. Bonutik kanpo erosia dutenek berriz, data berriaren txartela eskuratzeko aukera dute, edota dirua berreskuratzekoa. Biak ere Topicen bertan. Erosi den era berean egingo da itzulketa.

Edozein zalantzaren aurrean, Kultur Etxearekin harremanetan jarri daiteke: 943 670 383 telefonora deituz, kultura@tolosa.eus -era idatziz edota bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA