Euskal mendizaletasunaren historiako mugarri garrantzitsuenak batzen dituen erakusketa jasoko du Aranburu Jauregiak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/04/19 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Emmoa Fundazioak prestatuta, 22 panelez osatutako erakusketa ikusgai egongo da apirilaren 21etik maiatzaren 20ra.
  • Erakusketak mendizaletasunaren historia jasotzen du, XX. mende hasierako sorreratik gaur arte, kronologikoki antolatuta, euskarazko zein gaztelaniazko azalpenekin.

 

Datorren ostiraletik maiatzaren 20ra bitartean ikusgai izango da Aranburu Jauregian EMMOA Fundazioak, hau da, Euskal Mendizaletasunaren Museoak-  prestatutako erakusketa berria.

‘Mendian Gora’ izenpean, erakusketak euskal mendizaletasunaren historiako mugarri garrantzitsuenak jasotzen ditu, 22 paneletan banatuta, bi metroko altuera eta metro bateko zabalerakoa bakoitza. Horien bitartez, erakusketak mendizaletasunaren historia jasotzen du, XX. mende hasierako sorreratik gaur egunera arte, guztia kronologikoki antolatuta, euskarazko zein gaztelaniazko azalpenekin eta argazkiz lagunduta.

Panel horietan irudikatzen dira, esaterako eta besteak beste, XIX. Mendearen erdialdean euskaldunek mendi handietan egindako saiakeren lehen albisteak, mendizaletasunaren lehen urratsak, gerra osteko mendizaletasunaren berpiztea, Europako mendiak eta Pirinioak, Alpeak, Andeak…

Euskal Mendizaletasunaren Museoaren Fundazioa (EMMOA)

Emmoa 2013an sortu zen Gasteizen euskal mendizaletasunaren museoaren sorrera sustatzeko eta mendizaletasunaren balioak gizarteratu eta ezagutzera emateko helburuarekin.

Izan ere, euskal mendizaletasunaren historiak betea du jada mendea, eta zaletasun hori bideratu zuten lehenengo belaunaldiak, bizi-legez, pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan dira, baita beren jardueren nortasun zein ezaugarri izan ziren tresnak ere.

Hori horrela, ondare horrek desagertzeko zuen arriskuaz jabetuta, mendizale-kolektibo batek, Euskal Mendizale Federazioaren eta Eskalada Kirolen Napar Federakundearen bermearekin, EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa Fundazioaren sorrera sustatu zuen, euskal mendizaletasunaren historiarekin zer ikusia duen ondarea babesteko eta aldi berean, gizarteratzeko eta ezagutzera emateko, urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi bizirik mantendu dadin.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA