Gabonetako eskaintza egungo egoerara egokituta

Tolosako Udala
2020/12/03 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Kale argiztapena abenduaren 4an piztuko da merkataritzari babesa emateko eta garai hauetako ilusio eta magiari eusteko; kaleak argiekin jantziko dira eta Triangulo plazan postontzi erraldoi bat jarriko da haurrek gutunak bertan uzteko aukera izan dezaten.

  • Haurrek Gure Zirkuan agurtuko dituzte aurten Olentzero, Mari Domingi eta Erregeak, abenduaren 24ean eta urtarrilaren 5ean.

  • Kultur jarduera ezberdinak ere antolatu dira haur zein helduentzat.

 

Gabonak garai bereziak izaten dira etxeko txikienentzat eta garrantzitsuak tokiko merkatarientzat. Hori dela eta, egungo egoerara egokitutako eskaintza eta egitaraua landu ditu udalak 3 helbururekin: merkataritza babestu eta sustatzea, haurrentzako eskaintza berezia antolatzea eta eta kultur jarduerak mantentzea.

Azoka bereziekin egin den moduan, denbora honetan udala aukera berriak aztertzen aritu da, bereziki etxeko txikienei begira zerbait berezia eskaintzeko xedez. Ohiko eran gauzatuko ez badira ere, hainbat ekintza eta jarduera antolatu ditu udalak aurtengo Gabon berezi hauetarako.

 

Kaleak eguberriz jantzita, herritarrek erosketak herrian egin ditzaten sustatzeko

Garai zailak izaten ari dira tokiko merkatarientzat, eta horregatik, bertako establezimendu eta saltokiak babesteko eta tokiko kontsumoa sustatzen jarraitzeko kaleetan Gabonetako argiteria mantentzea erabaki du udalak urteroko ohiturei eutsiz, baina egungo prebentzio eta segurtasun neurri guztiak beteta.

Urte osoan zehar da garrantzitsua Tolosan erostea eta kontsumitzea, baina are eta beharrezkoagoa bilakatu da egungo testuinguruan eta aurtengo Gabonei begira. Horregatik, herritarrei erosketak herrian bertan egiteko gonbita luzatu zaie tokiko merkataritza eta ostalaritza babesteko, gure herri izaerari eusteko, gure herria bizirik mantentzeko.

Kale argiztapena, bihar, abenduak 4, piztuko da 17:30ean, Gabonetako argi apaingarriekin herritarrak jai giroan murgiltzeko helburuarekin. Gune ezberdinak argiztatuko dira: eraikinak, plazak, kaleak... baita auzo eta landa auzoak ere argiteria modu orekatuan herriaren luze eta zabalean kokatuz. Kontsumo txikiko Led argiak erabili dira, aurten ere, kale argiztapenerako.

Abenduaren 18tik aurrera megafonia ere jarriko da kaleetan eta aurten Gabonetako azoka berezia ospatuko ez bada ere, Azoka Lagunak egitasmoaren baitan 2. tailerra eskainiko da abenduaren 15ean.

 

Olentzero, Mari Domingi eta Erregeei harrera Gure Zirkuan

Gure Zirkuak emanaldiak eskainiko ditu bihartik hasita Tolosan. Zirkuaren bisita aprobetxatuz eta Gure Zirkuarekin elkarlanean, aurten, Tolosako haurrek espazio berezi honetan agurtu ahal izango dituzte Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 24ean eta Erregeak urtarrilaren 5ean.

Edukierak kontrolatzeko eta harrera segurtasun neurri guztiak jarraituta egin ahal izateko, pase ezberdinak egingo dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera 20:00ak arte. Guztira, 1500 pertsonentzat lekua izango da eta aldez aurretik jaso beharko dira gonbidapenak.

Sarrerak doakoak izango dira eta abenduaren 15ean goizeko 9:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira bibe plataformaren bitartez. Laguntza behar izanez gero, Kultur Etxera deitu edota gerturatu daitezke herritarrak.

Abenduaren 24ean jolastailu bilketa egingo da Gure Zirkuan behar bereziak dituzten haurren artean banatzeko, beraz, etxean erabiltzen ez diren jolasak bertara eramateko deia egin du udalak.

Halaber, Triangulo plazan, postontzi handi bat kokatuko da haurrek Olentzerori eta Mari Domingiri zein Erregeei idatzitako gutunak bertan uzteko aukera izan dezaten.

 

Kultur jarduerak, baita ere, Gabonetan

Kulturak ere badu lekua aurtengo Gabonetan, herritarrek egun horietan ere kulturaz gozatzen eta kultura kontsumitzen jarraitzeko aukera izan dezaten.

Zinemaren kasuan, ohiko saioez gain, Bang Bang saio berezia egingo da 17:00etan (La princesa prometida eta The goonies) eta haur zinema saio gehiago ere antolatu dira. Eta zinemarekin batera, kultur jarduera batzuk ere eskainiko dira:

  • Abenduak 23: mikro-antzerkiak 19:00etan Topic-en.

  • Abenduak 24: Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua, 12:00etan Zerkausian.

  • Abenduak 28: Hodei magoa, 17:00etan Leidorren.

  • Abenduak 30: Aita Mari Fundazioaren kantaldia: Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin... 19:00etan Leidorren.

  • Urtarrilak 4: Ispirit, euskal gospel kontzertua, 19:00etan Leidorren.

  • Urtarrilak 6: Tolosako Udal Musika Bandaren kontzertua, 12:00etan Zerkausian.

Leidorrean eskainiko diren emanaldi guztietarako sarrerak Kutxan eskuratu ahal izango dira, gainerakoak berriz Bibe plataformaren bidez eskuratu beharko dira.

Gazte Topaguneak ere egitarau berezia antolatu du abendurako: argazki lehiaketa, krepe tailerra, eskulan ezberdinak, kirol txapelketak, just dance saioa, altxorraren bila Tolosatik... ekintza guztiak 17:00etan izango dira eta aurrez izena ematea beharrezkoa izango da.

TOPIC-ek ere eskaintza berezia antolatu du:

  • Abenduaren 12tik urtarrilaren a arte Eguberrietako txotxongilo erakusketa Tolosako dendetan, Tolosa&Co elkartearen laguntzarekin.

  • Abenduaren 28tik, urtarrilaren 8ra txotxongilo berriak eraikitzeko tailerrak online Topic-eko webgunean.

  • Abenduaren 30ean, 11:00etan eta 12:00etan haurrak bisita gidauen gidari, Topic museoa beren ikuspuntutik azaltzeko. (Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da)

Arratsaldeko 18:30ean, Teatro Plus-eko “Pequeños Deseos” ikuskizuna. Sarrerak topic-eko webgunean eskuragarri.

Abenduko zineko egitarau osoa:

Abenduak 3, osteguna

19:00

El lago del ganso salvaje

117 min.

j.b. zine foruma

Abenduak 5, larunbata

19:00

Akelarre

90 min.

 

Abenduak 6, igandea

16:00

Stardog & Turbocat

 

Hau zinea

 

19:00

Akelarre

91 min.

 

Abenduak 7, astelehena

19:00

Akelarre

91 min.

 

Abenduak 8, asteartea

16:00

Trolls 2: Gira mundial

90 min.

Hau zinea

 

19:00

El club de los divorciados

108 min.

Bonua

Abenduak 9, asteazkena

19:00

El club de los divorciados

108 min.

Ikuslearen eguna

Abenduak 10, osteguna

18:30

Zumiriki (saio berezia)

122 min.

j.b. zine foruma

Abenduak 12, larunbata

19:00

Bi urte lau hilabete eta egun bat

90 min.

Bonua

Abenduak 13, Igandea

16:00

Trolls 2: Gira mundial

90 min.

Haur zinea

 

19:00

Las Niñas

97 min.

Bonua

Abenduak 14, astelehena

19:00

Las Niñas

97 min.

Ikuslearen eguna

Abenduak 17, osteguna

19:00

Nunca, casi nunca, a veces, siempre

101 min.

j.b. zine foruma

Abenduak 19, larunbata

17:00

Bang Bang Tolosa

 

Bonua

Abenduak 20, igandea

16:00

El jinete del dragón

100 min.

Haur zinea

 

19:00

Hil kanpaiak

95 min.

 

Abenduak 21, astelehena

19:00

Hil kanpaiak

95 min.

 

Abenduak 23, asteazkena

19:00

El artista anónimo

94 min.

j.b. zine foruma

Abenduak 25, ostirala

16:00

Fixies contra Crabots

85 min.

Haur zinea

 

19:00

Hil kanpaiak

95 min.

 

Abenduak 26, larunbata

18:45

Crock of Gold

124 min.

 

Abenduak 27, igandea

16:00

Zapatos rojos y siete trolls

 

Haur zinea

 

18:45

Crock of Gold

124 min.

 

Abenduak 29, asteartea

19:00

Adam

96 min.

j.b. zine foruma

Urtarrilak 1, ostirala

16:00

Quackers

82 min.

 

 

19:00

Sentimental

78 min.

Bono

Urtarrilak 2, larunbata

19:00

Sentimental

78 min.

bono

Urtarrilak 3, igandea

16:00

 

Fabulandiako kronikak

 

 

 

19:00

Sentimental

82 min.

Bonoa

Urtarrilak 6, asteazkena

16:00

Ninja a cuadros

80 min.

 

 

18:45

Pinocho

125 min.

Bonoa

Urtarrilak 7, osteguna

19:00

Blanco sobre blanco

99 min.

j.b. zine foruma

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA