Gaur, martxoak 14, zabaldu da udalekuetan izen emateko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/03/14 | Kultura, Festak eta Gazteria

Abian da Gipuzkoan udalekuetako kanpaina, eta izena emateko epea martxoaren 14tik 26ra bitartekoa izango da.

7-13 urte bitarteko ume eta gaztetxoek hainbat aterpetxetan udalekuak pasatzeko aukera izango dute: Barria, Zuhatza, Valderejo, Gorliz, La Arboleda, Lurraska, Lapurreketa, Hondarribi, Zugarramurdi…

Izenemateak banaka edo taldeka egin daitezke (gehienez hiruko taldeak) honako bideen bitartez:

  • Tolosako Kultur etxeko informaziorako bulegoan

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria zerbitzuaren bitartez: www.gipuzkoangazte.eus/udalekuak

  • Edota, Anoetan kokatuta dagoen, Donostiako Udako programen bulegoan.

Erreklamazio egunak, martxoaren 27 eta 28a izango dira eta zozketa, berriz, apirilaren 10ean gauzatuko da. Horren ostean, behin-betiko izenemateak apirilaren 21eta 23 bitartean egingo dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA