Gipuzkoa Encounter 16aren balantze positiboa egin dute antolatzaileek, eta BECen gauzatuko den Euskal Encounterren jarri dute begirada

Tolosako Udala
2022/03/21 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Euskaltel Fundazioko zuzendari eta topaketaren koordinatzaile Sabino San Vicente oso pozik agertu da bilkura birtualaren garapenarekin, bai eskainitako edukiengatik bai parte-hartzaileen inplikazioagatik.

  • Bi urtez izandako murrizketen eta mugen ondorioz, parte-hartzaileen artean gogo handia antzematen da COVID-19aren pandemiaren aurretik egiten ziren aurrez aurreko topaketetara itzultzeko. Hain zuzen, antolatzaileak uztailaren 22tik 25era egingo den Euskal Encounter 30 prestatzen hasi dira dagoeneko.

  • Parte-hartze handia izan da hiru egunetan zehar arlo guztietan: sormen digitala, hardwarea, bideo-jokoak eta software librea.

  • Euskaltel Fundazioak antolatu du ekimena, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, SPRI Taldearen bitartez.

 

Gipuzkoa Encounterren 16. edizioari ere nota ona jarri diote antolatzaileek, teknologia zaleen inplikazioa eta parte-hartzea ikusita, bai 20 hitzaldi eta tailerretan eta bai partyko gainerako arloetan: sormen digitala, hardwarea, bideo-jokoak eta software librea. Euskaltel Fundazioko zuzendari eta topaketaren koordinatzaile Sabino San Vicente oso pozik agertu da online egindako lanparty honen emaitzarekin, eta balantze gisa, eskainitako edukien kalitate handia eta parte-hartzaile, babesle eta antolatzaileen arteko lankidetza bikaina azpimarratu ditu.

Bi urtez izandako murrizketen eta mugen ondorioz, parte-hartzaileen artean gogo handia antzematen da pandemiaren aurretik egiten ziren topaketetara itzultzeko. Hain zuzen ere, antolatzaileak uztailaren 22tik 25era egingo den Euskal Encounter 30a prestatzen hasi dira dagoeneko.

Hala ere, ostiraletik gaur arte gauzatutako Gipuzkoa Encounter 16 honetan mugimendu handia izan da. Antolakuntzak ezarritako parte-hartze sistemak zaleen arteko etengabeko elkarreragina ahalbidetu du, areto birtualen bidez. Eta, aldi berean, Youtube bidezko emisioek eta Twitcheko kanalean igorritako Encounter TV programak jarraipen ona izan dute.

Prestakuntza-material hori guztia Euskal Encounterren YouTubeko kanalean dago eskuragarri. Gipuzkoako festa teknologikoaren inguruan bildutako adituek hitzaldiak eta tailer teknikoak eskaini dituzte erabiltzaile adituentzat, baita dibulgazio-solasaldiak ere hainbat gairen inguruan: bideo-jokoak, programazioa, artea edo CO2 neurgailuak erraz sortzeko jarraibideak, besteak beste.

Interes handiena piztu duten gaien artean daude Instagramen etorkizuna, NFTen arautze-falta, Google Analyticsen legezkotasunari buruzko eztabaida edo etxean energia aurreztea ahalbidetzen duten aplikazio teknologikoak.

Elkargunea

Parte-hartzaileen, babesleen eta antolatzaileen ahaleginari esker, teknologia berrien zaleen topagune bihurtu da Gipuzkoa Encounter beste behin ere. Partaideengandik jasotako lehen iritziek helburu hori bete dela ziurtatzen dute, baina, aldi berean, aurrez aurreko ekimenetan parte hartzeko gogoa agerikoa da, eta halaxe gertatuko da datorren Euskal Encounterrean.

Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Azpiegitura sailaren (SPRI-ren bitartez) laguntzarekin.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA