Gipuzkoa Encounter hitzorduak formatu birtualean elkartuko ditu aurten ere teknologia zaleak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/15 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Ekimenaren 16. edizioa martxoaren 18tik 20ra egingo da, eta 40 jolas- eta prestakuntza-jarduera inguru gauzatuko dira online. Horri esker, partaide guztiek beren etxeetatik parte hartu ahal izango dute.

  • Aurreko bi urteetan gertatu den bezala, COVID 19aren aurkako neurri soziosanitarioen ondorioz, antolatzaileek online formatua mantentzea erabaki dute, Tolosako Usabal Kiroldegira itzuli beharrean.

  • Antolatzaileek eta laguntzaileek 2020 eta 2021 urteetan online ekitaldiak egiten lortutako esperientziari esker, topaketa erakargarria izango da datorren asteburuan, aurrez aurreko hitzorduek zuten egitura berarekin.

  • Topaketak 400 plaza birtual izango ditu, bilkura presentzialak Usabal kiroldegian izango lukeen kopuru bera. Parte hartu nahi dutenek gipuzkoaencounter.org bidez erreserbatu dezakete beren lekua.

  • Gipuzkoa Encounter Euskaltel Fundazioak antolatzen du, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRI taldearen bidez) laguntzarekin.

 

Gipuzkoa Encounter topaketaren 16. edizioa martxoaren 18tik 20ra egingo da, eta dozenaka jarduera ludiko nahiz hezigarri bilduko ditu, formatu birtualean. Horri esker, partaideek beren etxeetatik parte hartu ahal izango dute. COVID 19aren aurkako neurri soziosanitarioen ondorioz, online formatua mantentzea erabaki dute antolatzaileek, aurreko bi urteetan bezala, Tolosako Usabal Kiroldegira itzuli ordez.

2020 eta 2021 urteetan online burututako ekitaldi birtualekin lortutako esperientziari esker, topaketa erakargarria abiarazi dute antolatzaileek, aurrez aurreko hitzorduen egitura berarekin. Guztira 40 jarduera inguru izango dira, mota guztietako lehiaketak, hitzaldiak eta dibulgazio-tailerrak barne. Segurtasun informatikoan, arte digitalean, programazioan, bideojokoen industrian edo 3D inprimagailuetan oinarrituko dira saioak, batik bat.

Gipuzkoa Encounter 16k 400 plaza birtual izango ditu, topaketa presentzialak Usabal kiroldegian izango lukeen kopuru bera. Parte hartu nahi dutenek gipuzkoaencounter.org bidez erreserbatu dezakete beren lekua.

Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Azpiegitura sailaren (SPRI-ren bitartez) laguntzarekin.

Pandemiak ezarritako mugak ez dira oztopo izango, eta ekimenak ohiko helburuari helduko dio: teknologia berrien arloan prestakuntza, dibulgazioa eta dibertsioa uztartzea.

Jarduera irekiak

Izena ematen dutenek partyko arlo anitzetan parte hartu ahal izango dute, etxetik mugitu gabe, Discord tresnaren bidez. Bertan, gaika bereizitako “areto birtualak” topatuko dituzte, eta arte digitaleko, software libreko, hardwareko eta jokoetako lehiaketetan izena emateko aukera izango dute. Antolatzaileek lanparty presentzialetako ekimenak kudeatzeko erabiltzen duten tresna propioa, partyNet izenekoa, egokitu dute bere osotasunean Internet bidez erabili ahal izateko.

Era berean, topaketatik kanpo gelditzen direnek ere parte hartzeko aukera izango dute, eduki batzuk irekiak izango baitira. Online eskainiko diren doako prestakuntza-hitzaldiak eta Gipuzkoa Encounterren jarraipena egingo duen Encounter TV saioa doan ikusi ahal izango dituzte Euskal Encounterreko Twitch kanalaren bitartez: https://www.twitch.tv/euskalencounter/

Lanpartya ostiralean hasi, martxoak 18, 10:00etan, eta martxoaren 20an, igandean, amaituko da.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA