Hamaika ikuskizunen babesean dator udazken tolosarra

Tolosako Udala
2018/09/20 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 2018ko azken hiru-hilabeteko kultur programazioa eta osagarri duen Kulturzale txartela kaleratu berri du udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria Departamentuak.
  • Bi Kulturzale txartel izango ditu urtaro berriak, guztira 10 ikuskizunekin. Orotara, 109 euroko balioa 50 eurotan eskura daiteke. Irailaren 25etik aurrera salgai Kultur Etxean.

Udazkenean sartzear, urtaroarekin bat datorren kultur eskaintza heldu da Tolosara, eta berarekin bat, urtaro honetako Kulturzale txartela, 15.na zehazki. Guztira arte eszeniko eta musikalen 11 ikuskizun programatu dira eguberriak bitarte.

Nuria Carbonell Kultura, Jaiak eta Gazteria Departamentuko zinegotziak plazaratu ditu Kultur Etxetik antolatutako programazioaren xehetasunak. “Tolosarrak kulturari oso lotuak gaude -nabarmendu du- egin, babestu eta kontsumitzean. Horrek eskatzen du elkarlana, alde batetik, alor honetan herriaren birika diren sortzaile eta taldeekin. Eskatzen du lehio bat zabaltzea bertako zein interesgarri zaizkigunei. Eta hori sustatzeko beharrezko da eskaintza zabala, kalitatezkoa, osagarria eta gertukoa osatzea. Horretan saiatzen gara aldiero. Eta udazken hau horren eredu da”.

Beraz, Leidor eta Topic-ek honako programa jasoko dute eguberriak artean:

  • Irailaren 22an, 19:30ean, 'Etsita' antzerkia Trapu Zaharra konpainiaren eskutik Trianguloan.

  • Irailaren 28an, 20:30ean, Leidorren 'Zoaz pake santuan' antzezlana Txalo produkzioen eskutik. Kultur zale txartelean dago.

  • Urriaren 5ean, 20:30ean, 'Arena y Jazmin' flamenko ikuskizuna Topic-en David Colomorekin. Kultur zale txartelean dago.

  • Urriaren 15ean, 20:15ean, 'Mayerling' zuzeneko balet proiekzioa Royal Opera House-etik. Leidorren izango da. Kultur zale txartelean dago.

  • Urriaren 19an, 20:30ean, Lasala taldearen 'Iu-Female-Trip' dantza garraikidea Leidorren. Kultur zale txartelean dago.

  • Azaroaren 9an, 20:30ean, Ados teatroaren 'Dublindarrak' antzelana Leidorren. Kultur zale txartelean dago.

  • Azaroaren 13an, 20:15ean, 'La Bayadere' zuzeneko balet proiekzioa Royal Opera House-etik. Leidorren izango da. Kultur zale txartelean dago.

  • Azaroak 16an, 20:30ean, 'Euskal Barrokensemble' musika emanaldia Topic-en. Kultur zale txartelean dago.

  • Azaroak 23an, 20:30ean, Ruper Ordorikaren bakarkako kontzertua Topicen. Kultur zale txartelean dago.

  • Abenduaren 3an, 20:15ean, 'Cascanueces' zuzeneko balet proiekzioa Royal Opera House-etik. Leidorren izango da. Kultur zale txartelean dago.

  • Abenduak 14an, 20:30ean, 'Aukeran 20 urte' emanaldia Leidorren. Kultur zale txartelean dago.


Bi kulturzale udazkenean

Guztira bi Kulturzale txartel izango ditu bihar abiatuko dugun udazkenak. Aipatutakoen arteko 10 ikuskizun daude sartuta: 4 lehenengoan eta 6 bigarrenean.

  • Lehena iraila eta urria artekoa da. Batzen dituen ikuskizunek 43 euroko prezioa lukete, baina Kulturzale txartelarekin 20 euro ordainduko genituzke.
  • Bigarrena, berriz, azaroa eta abendu artekoa da. 66 euro kostako litzateke ikuskizunen sarrerak banaka erosiz geroz, baina Kulturzalek 30 eurotan eskainiko ditu.

Irailaren 25etik aurrera eskura daitezke Kultur etxean. Goizez zein arratsaldez.

Udazkeneko Tolosan zer? kalean

Udalak antolatutako ikuskizunez gain, jada aipatu ditudanak, beste hainbat ere antolatzen dira Tolosan. Horiek guztiak, Tolosa 2018ko udazkena eskuorrian batu ditugu. Eskuragarri herriko txoko ezberdinetan.

Informazio gehiago eskuratzeko www.tolosa.eus kontsulta daiteke edo Kultur Etxearekin harremanetan jarri: 943 670 383 telefonora deituz, kultura@tolosa.eus -era idatziz edota bulegora bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA