Haurren Hiriak ikasturteko 4. saioa larunbatean, guraso eta aiton-amonekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/03/14 | Kultura, Festak eta Gazteria

Haurren Hiria osatzen duten taldeko haurren aitona-amonak eta gurasoak izango dira 4. saioko partaide bereziak, guztira 40 inguru. Larunbat honetan, martxoak 17, arratsaldeko 16:30etan hasita, Zerkausian, Arantxa Orbegozo artistak egindako marrazki erraldoi bat margotuko dute denen artean. Irudiak, belaunaldien arteko harremanak irudikatuko ditu.

Hain zuzen, hori da IV. Haurren Hiriaren gaia: belaunaldien arteko transmisioa. 4. saioa, haur nerabe, eta gazteen arteko elkarlanerako sormen ekintzetarako eta belaunaldi ekintzailetzarako gune izango da beraz, Tolosatzen ekimenean, herritarrek, 'Gazteria' mahaian egindako eskaerarekin bat eginez.

Haurren Hiria

Duela 4 urte jaio zen Haurren Hiria egitasmoa, Tolosako neska mutilei ahotsa emateko helburuarekin. Lau ikasturteotan, aurtengoa barne, espazio publikoa, aisialdi eskaintza, udal ekipamenduak eta belaunaldien arteko harremanak izan dituzte aztergai, hurrenez hurren.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA