Haurren Hiriaren 4. ikasturtea borobilduko dute larunbatean Mintzatxokoarekin

Tolosako Udala
2018/05/08 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Zerkausian burutuko da 17:00etatik aurrera eta haurrek, guraso eta aiton amonek eta udalbatzako ordezkariek hartuko dute parte
  • Aurtengo ikasturtean 'belaunaldien arteko transmisioa' izan dute gaitzat. Guztira 4 saio gauzatu dituzte jada, belaunaldi ezberdinek elkar hartuta.

Haurren Hiria egitasmoaren 4. ikasturtea larunbat honetan egingo den azken saiorekin, Mintzatxokoarekin, itxiko dute. Zerkausian burutuko da 17:00etatik aurrera eta haurrek, guraso eta aiton amonek eta udalbatzako ordezkariek hartuko dute parte.

Aurtengo ikasturtean 'belaunaldien arteko transmisioa' izan dute gaitzat: aiton amonek nola jolasten zuten, zein aisialdi eskaintza zuten, zein espaziotan ibiltzen ziren, zein ezagutza eta istorio ezagutzen dituzten espazio horien inguruan. Guztira 4 saio gauzatu dituzte jada, belaunaldi ezberdinek elkar hartuta.

Hain zuzen, azken saio honetan Zerkausian kokatutako txoko ezberdinetan batu, aurtengo gaia errepasatu eta landutakoaren ondorio eta proposamena alkateari helaraziko diote. Bide batez datorren urteari begira landu nahi dutena ere azalduko dute. Ondoren txokolatada egongo da parte hartzaile guztientzat eta saioa Dj batek dinamizatuko du.

17:00 Topaketa Zerkausian
17:30 Mintza txokoa SAIOAREN HASIERA
18:45 Txokolatada
19:00 DJ emanaldia
20.30 saioaren amaiera

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA