Iñauterietan salmenta-postua jartzeko eskaera egiteko epealdia zabalik urtarrilaren 25a bitarte

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/01/08 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Hiru bide zabaldu dira eskaerak aurkezteko: Tolosako Udalaren Herritarren Arreta Zerbiztuan (Udate), posta arrunta bitartez edota www.tolosa.eus web orrian telematikoki.
  • Baldintza xehetuak eta eskaera orriak atxikita.

Eguberriak pasata, iñauteriei begira jarriak gara. Otsailaren 28tik martxoaren 5ra ospatuko dira aurtengoak. Ohi bezala, kaleetan salmenta-postuak izango dira, eta hain zuzen, Udalak postua jarri ahal izateko eskabidea egiteko epealdia zabaldu du: urtarrilaren 25era bitarte, ostirala. Hiru bide zabaldu dira eskaerak aurkezteko: Tolosako Udalaren Herritarren Arreta Zerbiztuan (Udate), astelehenetik ostiralera, 7:15etatik 14:15era, posta arrunta bitartez edota www.tolosa.eus web orrian telematikoki. Bi modalitate ezberdin bereizi dira: eguneko salmenta eta gauekoa. Honakoak dira beren ezaugarriak:

Eguneko salmenta

1.- Orokorra:

  • Lekua: San Frantzisko pasealekua.

  • Ordutegia: 9.00 – 00.00.

2.- Talogileak:

  • Lekua: San Frantzisko pasealekua.

  • Ordutegia: 9.00 – 00.00.

3.- Globo salmenta:

  • Lekua: Ibiltaria.

  • Ordutegia: 9.00 – 00.00.

Gaueko salmenta

Janari kamioi-dendak soilik:

  • Lekua: Rondilla kalea eta Euskal Herria plaza.

  • Ordutegia: 22:00etatik 5:00ak arte.

Baldintza xehetuak eta eskaera orriak atxikita.

Informazio gehiago eskuratzeko www.tolosa.eus kontsulta daiteke edo Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuarekin harremanetan jarri: 943 670 383 telefonora deituz, festak@tolosa.eus -era idatziz edota Kultur Etxera bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara edota 16:30etatik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA