Iñigo Goñiren argazkia izango da 2023ko Tolosako egutegiko azala

Tolosako Udala
2022/11/11 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Tolosanklisk lehiaketak baditu 2023ko egutegia osatuko duten argazkien irabazleak. Egutegiaren gaia “Kirola” izan da, Tolosa CF klubaren iradokizunari jarraituz, izan ere, klubak mendeurrena ospatzen du aurten eta antolatu dituzten hainbat ekintzen artean, 2023ko Tolosako egutegian egotea adostu zuten Udalak eta klubak, modu horretara, udalerrian egiten diharduten lana eta zabaltzen dituzten balioei aitortza egiteko.

“Aurtengoa kirolaren urtea izan da Tolosan, kirol urteurrenetan zeharo murgilduta baikaude. Esate baterako, Tolosa CF taldearen mendeurrena da aurten, baita saskibaloi taldearen 50. urteurrena ere. Eta horri lotuta, gaurkoan elkarte honek zein beste kirol elkarteek Tolosarentzat zein tolosarrentzat egiten duten lana azpimarratu nahi nuke, eta bide batez, baita kirol eragile guztien esfortzu hori balioan jarri, indartu eta eskertu ere. Horrez gain, noski, eskerrak eman nahi dizkiet lehiaketan parte-hartu duten guztiei eta zorion beroenak irabazle guztiei”, adierazi du Begoña Tolosa Ogasun zinegotziak.

Guztira 153 argazki jaso dira lehiaketan zehar, 41 egile desberdinenak. Iaz bezala, aurtengoan ere epaimahai bitartez aukeratu dira egutegian agertuko diren argazki guztiak. Iñigo Goñiren “Gurutzea gainditu” argazkia izango da 2023ko egutegiaren azalean agertuko dena, eta, hortaz, 600 euroko saria jasoko du Goñik. Egutegiko hilabeteak osatzeko hautatutako gainerako argazkien egileek 200 euroko saria jasoko dute. Egutegiak Zerkausian banatuko dira azaroaren 16tik 18rabitartean (biak barne).

Hauek dira hautatu dituzten irudiak hilabete bakoitzerako:

 

Hilabetea Argazkia Egilea
Azala Gurutzea gainditu Iñigo Goñi Labaien
Urtarrila Egun urte! Berazubi beteta Xabier Aranburu Elosegi
Otsaila Estropadak Miguel Angel Uranga Chueca
Martxoa Erditikan Javier Elola Lekuona
Apirila Helmugara iristen Mari Feli Martinez Carnero
Maiatza Oreka dantza Unai Altolagirre Ormazabal
Ekaina Dantza ere ez al da kirola? Maider Gaztelumendi Garaikoetxea
Uztaila Bike trial Javier Ortiz Moreno
Abuztua Itzala irabazle! Lur Zaldua Aristi
Iraila Urtzi txapelketa Javier Zabala Acosta
Urria Eskalada Juan Carlos Otxoa Ansorena
Azaroa Badator Koldo Lopetegi Galarraga
Abendua Indoor neskak! Iñaki Otegi Arrospide

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA