Ikasturte berrian 11 ikastaro eskainiko dira Kultur Etxean

Tolosako Udala
2021/09/07 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Zortzi kultur ikastaro antolatu dituzte guztira, eta gazteei zuzendutako beste hiru.

  • Orain arteko ikasleek irailaren 13tik 17ra dute matrikula egiteko epea, eta ikasle berriek irailaren 20tik 24ra. Izen ematea, iaz bezala, tolosa.eus-en online egin beharko da eta, horretarako baliabiderik ezean, Kultur Etxeko bulegoan laguntza eskatu daiteke.


 

Kultura, Festak eta Gazteria sailak ikastaro berriak antolatu dituzte 2021/2022 ikasturterako: guztira zortzi kultur ikastaro eta gazteei zuzendutako beste hiru.

Kultur alorrean, helduek antzerkia, argazkigintza, balleta, dantza garaikidea, ehoziri lana eta patchworka, pintura edo marrazketa eta zeramika egiteko aukera izango dute, eta haurrek, berriz, balleta eta eskulanak. Ordutegi eskaintza zabala dago, ikasle bakoitzaren egoerara moldatu ahal izateko.

Gazteria sailetik antolatutako ikastaroek urritik abendura bitarteko iraupena izango dute eta 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Miniatura, argazkien edizioa smartphonean eta joskintza (patroigintza eta moda diseinua) dira aurten emango diren tailerrak.

 

Izen ematea irailaren 13tik aurrera

Orain arteko ikasleek irailaren 13tik 17ra dute matrikula egiteko epea, eta ikasle berriek irailaren 20tik 24ra. Kultur ikastaroetan parte hartu nahi dutenek, izen ematea, iaz bezala, tolosa.eus-en online egin beharko dute eta, horretarako baliabiderik ezean, Kultur Etxeko bulegoan laguntza eskatu dezakete. Tolosaldeko ikasleentzat hobariak daude familia ugarien edo gurasobakarren kasuan eta bizikidetza unitatearen baldintzen araberako prezio jaitsiera ere aplikatu daiteke. Zalantzarik izanez gero, kultura@tolosa.eus helbidera idatzi behar da.

Gazte ikastaroetan parte hartu nahi dutenek izen ematea irailaren 13tik aurrera egin dezakete udalaren webgunean dagoen matrikula orria emailez bidaliz gazteria@tolosa.eus helbidera. Kreditu txartelaren bidez egin beharko da ordainketa plaza konfirmatu ondoren.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA