Inauterietan salmenta postuak kalean jarri ahal izateko eskabidea egiteko epea zabalik

Tolosako Udala
2023/01/03 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Urte berriari ongi etorria eman ondoren, Inauteriei begira dago Tolosa jadanik. Aurten otsailaren 16tik 21era ospatuko dira, eta ohiko moduan kaleetan salmenta postuak egongo dira. Tolosako Udalak postu horiek jarri ahal izateko eskabidea egiteko epea zabaldu du eta urtarrilaren 20ra bitarte (14:15ak arte) aurkeztu ahal izango dute eskaera interesdunek.

Eskaera nola egin

Hiru modu ahalbidetu ditu Udalak eskaera egiteko:

  • Pertsona fisikoek Tolosako Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (UDATE) egin dezakete eskaera aurrez aurre, astelehenetik asteazkenera eta ostiralean 7:15etatik 14:15era eta ostegunean 7:15etatik 19:00etara
  • Posta ziurtatu bitartez ere egin daiteke eskaera Correos bulegoan gutunazal irekia utziz, helbide honekin: Tolosako Udala, Plaza Zaharra 6B, 20400.
  • Telematikoki erregistro elektroniko bidez egin behar dute eskaera derrigorrez enpresek, profesional kolegiatuek, elkarteek…

Eguneko eta gaueko salmenta bereizita

Bi modalitate ezberdin bereizi dira: eguneko salmenta eta gauekoa. Honakoak dira beren ezaugarriak:

Eguneko salmenta

  • Orokorra:

Lekua: San Frantzisko pasealekua
Ordutegia: 9:00 – 00:00
Kategoriak: artisautza, arropa eta zapatak, elikagaiak, osagarriak eta bitxiak eta askotariko produktuak.

  • Janaria saltzeko kamioiak:

Lekua: Alondegi plaza
Ordutegia: 9:00 – 00:00.

  • Talo salmenta:

Lekua: San Frantzisko pasealekua
Ordutegia: 9:00 – 00:00.

  • Globo salmenta:

Lekua: Ibiltaria
Ordutegia: 9:00 – 00:00

Gaueko salmenta

  • Janari kamioi-dendak soilik:

Lekua: Rondilla kalea eta Euskal Herria plaza
Ordutegia: 22:00etatik 5:00ak arte.

 

Eskaera egiteko oinarriak eta eskaera orria hemen daude eskuragarri. Informazio gehiagorako Kultura, Jaiak eta Gazteria departamentuarekin jarri daitezke herritarrak harremanetan 943 670 383 telefonora deituz, festak@tolosa.eus -era idatziz edota Kultur Etxera bertaratuz, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara edo 16:30etatik 19:00etara.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA