Irailaren 14an abiatuko da Leidor Aretoko zine denboraldia

Tolosako Udala
2023/09/06 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 12 pelikulak osatuko dute eskaintza, horietatik 3 haurrei zuzendurikoak: ‘Barbie’, ‘Vacaciones de verano’, ‘Campeonex’, ‘Todos los nombres de Dios’, ‘Vampiro al rescate’…
  • Eskuragarri daude 2023ko bigarren seihilekorako zine bonuak, Kutxabankeko webgunean zein leihatilan bertan.

 

Iraila heltzearekin batera, bueltan da Leidor Aretoko zine eskaintza. Irailaren 14an abiatuko da denboraldi berria eta, lehen hilabetean, 12 pelikulak osatuko dute kartelera, horietatik hiru haurrei zuzendurikoak. 

Orotara 18 saio eskainiko dira, besteak beste, honako film hauekin: ‘Barbie’, ‘Las chicas están bien’, ‘Campeonex’, ‘Todos los nombres de Dios’, ‘Verano en rojo’… Haurrentzako eskaintza, berriz, ‘Vacaciones de verano’, ‘Ninja Turtles: caos mutante’ eta ‘Vampiro al rescate’ filmek osatuko dute. 

Saioak ostegun, larunbat, igande eta astelehenetan izango dira; ostegunetakoak zineforum saioak izango dira eta astelehenetako filmak jatorrizko bertsioan eskainiko dira.

Bonuak eskuragarri

Zine eskaintzari lotuta, ohikoa den moduan, eskuragarri egongo dira 2023ko bigarren seihilabeterako bonuak. Bonu horiek abenduaren 31 bitartean erabili ahal izango dira, helduei zein haurrei zuzenduriko edozein zine saiotan, estreinaldietan izan ezik. 

Bonuak 10, 20 edo 30 saiotarako eros daitezke eta bakoitzarekin saioko gehienez bi sarrera eskuratu ahal izango dira. 

  • 10 saio: 30 euro
  • 20 saio: 35 euro
  • 30 saio: 40 euro

Bonuak Kutxabankeko webgunearen bitartez eskuratu daitezke, baita Leidorreko leihatilan ere, filma hasi baina ordubete lehenago (azken ordu erdian ez dira salduko). 

Zine eskaintza guztia ikusgai dago www.tolosa.eus webguneko agendan.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA