Irailaren 7tik 21era aukeratu 2020ko egutegirako gustukoen duzuen argazkia

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/09/06 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Epaimahaiak gaur aukeratuko ditu 40 argazkirik onenak eta www.tolosa.eus webgunean izango dira ikusgai.

  • Bozkak www.tolosa.eus web orriaren bidez eman behar dira. Bozka ematen dutenen artean tablet bat zozketatuko da.

  • Egutegiko azaleko argazkia herritarrek aukeratuko dute eta epaimahaiak erabakiko ditu hilabete bakoitzeko gainerako argazkiak.


 

Datorren urteko egutegiak Auzoak izango ditu protagonista eta argazki bilketa TolosanKlisk lehiaketaren bitartez egin da. Aurtengo edizioan 342 argazki jaso dira eta orain, epaimahaiak horien artetik 40 argazki aukeratuko ditu.

Bihartik aurrera herritarrek gustukoen duten argazkia aukeratu ahal izango dute. Epaimahaiak aukeratutako 40 argazkiak ikusgai izango dira www.tolosa.eus webgunean eta irailaren 21era arte izango dute aukera herritarrek bozkatzeko.

Bozkak, www.tolosa.eus webgunearen bidez (HEMEN) eman ahal izango dira. Bozka ematen dutenen artean tablet bat zozketatuko da.

Herritarrek aukeratuko dute egutegi azaleko argazki nagusia eta ondoren, epaimahaiak hilabete bakoitzeko argazki bana, hau da, guztira 12 aukeratuko ditu.

Hainbat sari jokoan parte-hartzaileentzat

  • Irabazle 1: argazkia egutegiaren azalean agertuko da + 600 €.

  • 12 finalista: argazkia egutegiaren hilabeteetako batean agertuko da + 200 €.

Lehiaketaren faseak

  • Ikusleen bozketa: irailaren 7tik 21era.

  • Argazki irabazleen aurkezpena: irailak 26.

  • Botazioan parte hartu dutenen arteko sariaren zozketa: irailak 26.

  • Egutegia banatzea: azaroaren 6, 7 eta 8an.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak www.tolosa.eus -eko Tolosanklisk atalean daude. Informazioa gehigarria behar izanez gero, kultura@tolosa.eus -era idatzi, 943 67 03 83ra deitu edota Antonio Maria Labaien Kultur Etxera jo daiteke (Trianguloa plaza 1 – 20400 Tolosa).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA