Irakurzaletasuna eta berdintasuna lantzen dituen 'Itsaspeko bihotzak' areto literarioa estreinakoz Tolosan azaroaren 5etik 9ra

Tolosako Udala
2018/10/30 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Haur liburutegira gerturatzen den orok, aretoa bisitatzeko aukera izango du arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte. Ikastetxeekinbisita gidatuak lotu dira ere.

  • Liburutegiko arduradunek jakinarazi dutenez, areto hau “berritzailea” da erabat: “ez dago Haur Literatura baliatuz genero berdintasuna lantzen duen honelako beste aretorik.

  • Tolosako Udalak Galtzagorri elkartearekin elkarlanean antolatutako ekimena.

Itsaspeko Bihotzak areto literarioa Tolosan azaroaren 5etik 9ra Haur Liburutegiko azken solairuan. Galtzagorri Elkartearen areto literarioak irakurtzeko zaletasuna sustatzeaz gainera, genero berdintasuna lantzea du helburu, euskarazko haur literatura oinarri hartuta. Liburutegiko arduradunek jakinarazi dutenez, areto hau “berritzailea” da erabat: “ez dago Haur Literatura baliatuz genero berdintasuna lantzen duen honelako beste aretorik. Baina bestelako arte adierazpenak ere tartekatzen ditu: ilustrazioa, ikus-entzunezkoak, artisautza... Bost gunetan banatutako itsasoan zeharreko ibilbidea da eta gune bakoitzean eduki ideologiko bat lantzen da. Honakoak dira guneak: 'itsasargia', 'urpekariak dantzan', 'lanbideen txokoa', 'mundua eraikitzen', eta 'urazpian sentituz'. Bidaia 'sexismorik gabeko irlan' amaitzen da. Areto honen helburua genero berdintasunaren inguruko sentsibilizazioa lortzea da, baina baita euskarazko irakurtzeko zaletasuna sustatzea ere”.

Tolosako Udalak Galtzagorri elkartearekin elkarlanean antolatutako ekimena lehen aldiz ekarriko da Tolosara eta saio gidatuak lotu dira ikastetxekin, 8-11 eta 12-14 urteko haurrentzat. Baina Haur liburutegira gerturatzen den orok, aretoa bisitatzeko aukera izango du, aretoa irekita egongo baita arazoaren 5etik 9ra, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte. Irudi parekidearen alde egiten duten bibliografia ere eskuragarri izango dute, interesgune berezi bat jarriko baita aretoa aitzakiatzat hartuta.

Atxikita: esku-orria, kartela eta postala.


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA