Iurramendiko jaiak, uztailaren 11tik 13ra

Tolosako Udala
2024/07/09 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Iurramendi jai giroan murgilduko da, ostegunetik larunbatera bitartean, haur, gazte zein helduen gozamenerako antolatutako ekintzekin. 

 

 

Aste honetan ere jarraipena izango dute Tolosako auzoetako jaiek. Asteburu honetan, hau da, uztailaren 11tik 13ra bitartean, Iurramendiri dagokio jaiak ospatzea. Ostegunetik larunbatera, haur gazte zein helduei zuzenduriko ekintzak antolatu dituzte auzotarrek, guztien gozamenerako. Hauxe da egitaraua:

Uztailak 11, osteguna

  • 20:30 | Afari autogestionatua

Uztailak 12, ostirala

  • 17:30 | Txupinazoa, zezenak eta txokolatada

  • 18:00 | Jolasak

  • 21:00 | Afaria

  • 23:00 | Xabi DJ

Uztailak 13, larunbata

  • 12:00 | Bizikleta martxa

  • 14:00 | Bazkari autogestionatua eta postre lehiaketa. Ondoren bingo partida 

  • 18:00 | XI. Iurramendiko toka txapelketa

  • 21:00 | Pizza afaria

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA