Jarduera berriak eta azken orduko aldaketa bat udaberriko kultur eskaintzan

Tolosako Udala
2022/04/25 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Bi jarduera berri gehitu ditu Udalak udaberriko kultur programaziora, apirilaren 30ean eta maiatzaren 27an. Apirilaren 29ko LOF taldearen emanaldia, aldiz, atzeratu egingo da azken orduko arrazoiengatik.

  • Udaberriko kultur eskaintza osoa hemen kontsultatu daiteke.


 

Tolosako Udalak 2021eko abenduan aurkeztu zuen ekainera bitarteko kultur ikuskizunen eskaintza, Tolosa kultur arloan erreferente izaten jarraitzeko. Programazioan bi jarduera berri gehitu dira eta azken orduko aldaketa bat ere egon da. Ikuskizun guztietarako sarrerak salgai daude webgune honetan edo Leidorreko leihatilan.

Bi jarduera berri, apirilaren 30ean eta maiatzaren 27an

Apirilaren 30ean, 20:15etan Irungo Camerata Oiasso Orkestraren kontzertua egongo da Santa Maria elizan, Tomas Ruti zuzendariarekin. Aurtengo martxoan bete dira 400 urte Loiolako Ignazio kanonizatu zutela. Garai hartan, Gipuzkoako Batzar nagusiek hala erabakita, Tolosan egin ziren hau ospatzeko festa nagusiak. Efemeride hau ospatzeko garaiari eta gertaerari buruzko egitarau bat prestatu dute Tolosako Udalak eta Santa Maria parrokiak elkarlanean. 20:00etan Carlos Rilova Jericó historialariaren hitzaldia egongo da elizan bertan, eta ondoren hasiko da kontzertua.

Maiatzaren 27an, aldiz, Donostiako Musika Kontserbatorioko Orkestrak emango du “Txistuari Omenaldia” kontzertua 19:00etan Leidorren.

Apirilaren 29ako ikuskizuna atzeratuta

Apirilaren 29rako aurreikusita zegoen LOF taldearen ikuskizuna atzeratu egin da azken orduko arrazoiengatik, eta data berria zehaztean jakinaraziko da.

Programazio guztia eguneratuta udal webguneko agendan

Tolosako Udalaren webguneko agenda atalean kontsultatu daiteke udalerriko kultur eskaintza guztia, baita udaberriko programazioa ere. Maiz eguneratzen da, beraz, bertan jakinarazten dira azken orduko aldaketak.

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA