Kalean da 2018ko Tolosako egutegia

Tolosako Udala
2017/11/06 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Gaur aurkeztu da Udaletxeko Areto Nagusian Tolosako 2017ko egutegia. 14.ak Tolosako eraikinak ditu gaitzat. Tolosanklisk lehiaketa izan da iturburu; guztira, 277 argazki aurkeztu dituzte 67 parte-hartzailek.

Azaleko argazkia Jose Angel Artutxaren “Idiakez Jauregia” izango da. Egutegiko azala izateaz gainera, 600 euroko saria ere jasoko du.

Artutxarena izan da boto gehien jaso dituen argazkia. Hilabete bakoitzekoak, berriz, epaimahaiko kide izan diren Iñigo Royo eta Ura Iturralde argazkilariek aukeratu dituzte:

  • Urtarrila: Idoia Zabaleta Urkolaren “Begira”.
  • Otsaila: Idoia Zabaleta Urkolaren “Leihoak”.
  • Martxoa: Joseba Garmendiaren “Jolastu nahi?”.
  • Apirila: Iñaki Otegi Arrospideren “Santa Luziko ermita”.
  • Maiatza: Idoia Davila Uzkudunen “Sputnik”.
  • Ekaina: Juanan Lazkano Ajamilen “Euskal Herria estenopeika”.
  • Uztaila: Fermin San Sebastian Salaberriaren “Eraikuntza berria”.
  • Abuztua: Idoia Davila Uzkudunen “Kaleartean”.
  • Iraila: Aratz Elkoro Salvadorren “Iurramendiko Putzua”.
  • Urria: Elena Marquez Roperoren “Bonberonea”.
  • Azaroa: Izaro Altunaren “Bi”.
  • Abendua: Iñaki Ugartemendiaren “Lehortzen”.

Goian aipatutako 12 argazki hauek egutegiaren hilabeteetako batean agertuko dira eta bakoitzak 200 euroko saria jasoko du.

Egutegiaren bozketan parte-hartzeagatik IPAD Mini bat zegoen zozketan. Guztira 1.033 lagunek eman dute botoa eta irabazlea Itziar Lahidalga Ugarte izan da.

 

Banaketa

Aurten 6.500 horma-egutegi, 200 egutegi handi eta 2.000 eskuko egutegi argitaratu dira. Eskola guztietan banatuko dira dohainik, baita landa auzoetan Urkizu, Bedaio, Aldaban, Iurramendi egoitzan, Uzturre zentroan eta abar.

Azaroaren 8an, 9an eta 10ean Zerkausian bertan mahaitxo bat jarriko da egutegia dohanik banatzeko tolosar guztiei. Ordutegia: 09:30etik 12:30era. Horrez gain, azaroaren 13tik aurrera Tolosako kultur etxean egongo da eskuragarri.