Kalean da 2019ko Tolosako egutegia

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/05 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Azaleko argazkia Cristina Almadaren 'Begiradak' da.
  • Azaroaren 7an, 8an eta 9an Zerkausian bertan mahaitxo bat jarriko da egutegia banatzeko tolosar guztiei. Doanekoa da. Ordutegia: 09:30etik 12:30era. Azaroaren 12tik aurrera Tolosako Kultur Etxean.
  • 'Tolosako auzoak' 2020ko egutegiaren gaia.

Gaur aurkeztu da Udaletxeko Areto Nagusian Tolosako 2019ko egutegia. 15. edizioa da aurtengoa eta Tolosa berdea du gaitzat. Tolosanklisk lehiaketa izan da iturburu beste behin; guztira, 256 argazki aurkeztu dituzte 61 parte-hartzailek.

Azaleko argazkia Cristina Almadaren 'Begiradak' da. Egutegiko azala izateaz gainera, 600 euroko saria ere jaso du.

Almadarena izan da boto gehien jaso dituen argazkia, 418 boto, guztira emandako 1.325etatik. Hilabete bakoitzekoak, berriz, epaimahaiko kide izan diren Iñigo Royo eta Ura Iturralde argazkilariek aukeratu dituzte:

  • Blanca Vidal Doldan-en 'Caminando 002'.
  • Ane Elizegiren 'Berdearen geltokia'.
  • Cristina Almadaren, bigarrena, 'Hazi'.
  • Iñaki Ugartemendia Garikanoren 'Muttitegiko pinudia'.
  • Raul Agerreren 'Segalari' eta 'Landareak Ureztatzen'.
  • Naiara Lasarteren 'Olatuak'.
  • Diana Garciaren 'Eskalatzen'.
  • Joseba Garmendia Altunaren 'Berdea izan nintzen' eta 'Tolosari berdea dario'.
  • Eta Idoia Zabaleta Urkolaren 'Zesta punta' eta 'izenburu gabea'.

12 argazki hauek egutegiaren hilabeteak irudikatzen dituzte eta bakoitzak 200 euroko saria jaso du.

Egutegiaren bozketan parte-hartzeagatik IPAD Mini bat zegoen zozketan. Irabazlea Iñaki Blanco izan da.

Banaketa

Aurten 6.500 horma-egutegi, 200 egutegi handi eta 2.000 eskuko egutegi argitaratu dira. Eskola guztietan banatuko dira dohainik, baita landa auzoetan Urkizu, Bedaio, Aldaban, Iurramendi egoitzan, Uzturre zentroan eta abar.

Azaroaren 7an, 8an eta 9an Zerkausian bertan mahaitxo bat jarriko da egutegia banatzeko tolosar guztiei. Ordutegia: 09:30etik 12:30era. Horrez gain, azaroaren 12tik aurrera Tolosako Kultur Etxean egongo da eskuragarri.

Tolosako auzoak 2020koaren gai

Tolosako auzoak izango dira 2020ko egutegiaren irudi; herriko zein landa inguruneko auzoak. Tolosanklisk lehiaketaren bitartez egingo da beste behin aukeraketa, eta 2019 uda aurretik zabalduko da argazkiak helarazteko epea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA