Kantik musika zikloa, urrian, Hodeiertz abesbatzaren eskutik

Tolosako Udala
2019/10/01 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • 3.urtez, udalaren laguntza eta babesarekin, Kantik musika zikloa antolatu du Hodeiertzek
  • Guztira, 3 kontzertu eskainiko dira adin tarte ezberdinentzat aproposak direnak: lehena urriaren 5ean Santa Klaran, bigarrena urriaren 12an San Frantzisko elizan eta azkena, urriaren 18an, Sakramentinoetan
  • Hodeiertz abesbatzaz gain, emanaldietan parte hartuko dute Hodei abesbatzak, Arimaz orkestrak, Coro 1830 abesbatzak, Begues institutuko koroak (katalunia) eta Laskorain Ikastolako abesbatzak.

Gaur goizean aurkeztu dute Hodeiertz abesbatza taldeko kideek datozen asteetarako antolatu duten Kantik musika zikloa. Aurkezpen ekitaldian izan da, baita ere, ekimena babesten Xabier Balerdi zinegotzia.

3. urtea da Hodeiertz abesbatzak musika ziklo hau antolatzen duela. Aurten lehen aldiz emanaldi guztiak hilabete berean izango dira, urrian alegia. Ziklo honek 3 kontzertu izango ditu adin tarte guztientzat aproposak direnak: haur, gazte zein helduentzat

Antolatu diren 3 emanaldiak:

    Urriak 5: 20:15ean Santa Klaran, Hodei abesbatzaren kontzertua.

    Urriak 12: 20:15ean San Frantzisko elizan Hodeiertz eta Academia 1830 (Mallorka) abesbatzak eta Arimaz orkestra.

    Urriak 18: 19:30ean Sakramentinoetako elizan. Begues institutoko korua (Kataluina) eta Laskorain abesbatza

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA