Koldo Almandozek 'Oreina' aurkeztuko du bihar, urriak 16, Tolosan

Tolosako Udala
2018/10/15 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Bihar, urriak 16, Tolosako Udalaren zine programazioaren baitan, Koldo Almandozen 'Oreina' eskainiko da 20:30ean Leidorren. Pasea berezia izango da, Koldo Almandoz egilea bera egongo baita bertan. Berak aurkeztuko du filma, eta amaitu ostean, egilearen eta bertaratutako ikusleen arteko solasaldia izanen da. Aipatzekoa da Kup abesbatza tolosarra agertzen dela luzemetraian, Leidorren bertan grabatutako eszena batean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA