Kultura eta Gazteria sailetako diru-laguntza deialdien inguruko bilera informatiboak deitu dira

Tolosako Udala
2018/05/21 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Tolosako Udalaren Kultura eta Gazteria sailek bi diru-laguntza lerro onartu dituzte eta deialdi publikoak deituko dituzte datozen egunetan:

  • Tolosako udalerriko irabazi-asmorik gabeko gazte elkarte edo elkartu gabeko gazteen ekimenak sustatzeko diru-laguntzak
  • Tolosako udalerriko irabazi-asmorik gabeko kultur elkarteek, pertsonek edo gizarte-elkarteei diru-laguntzak

Diru-laguntzak eskatzeko interesa izan dezaketen talde nahiz pertsonentzat bilerak antolatu dira, eskaerak eta diru-laguntzen zuriketak nola egin azaltzeko eta laguntza emateko. Oso garrantzitsua da bertan izatea bai urtez urte diru-laguntza eskatzen dutenak, eta baita lehenengo aldiz eskatzeko asmoa dutenak ere.

Hauek dira bileren egun eta ordutegiak:

  • Gazteriako diru-laguntzak: maiatzak 23, asteazkena, 18:30, Kultur Etxean.
  • Kulturako diru-laguntzak: maiatzak 23, asteazkena, 19:30, Kultur Etxean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA