Kultura Plazara jaialdiak abuztuan eta irailean ere goi mailako ikuskizunak ekarriko ditu Tolosara

Tolosako Udala
2021/07/21 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Belako, La Furia, Izaro, Kalakan, Willis Drummond eta artista gehiagoren ikuskizunez gozatu ahal izango da Tolosako zezen plazan.

  • Sarrerak kulturaplazara.eus webgunean eskuratu daitezke dagoeneko.

  • Ekainean eta uztailean guztira 2.237 pertsona hurbildu dira Tolosara Kultura Plazara jaialdiko emanaldiak ikustera, eta Tolosako auzoetan eskaini diren ekimenek ere oso harrera ona izan dute.

 

Tolosako Udalak Kultura Plazara jaialdia antolatu du aurten, iazko ekimena indartuz, herritarrei kulturaz modu seguruan gozatzen jarraitzeko aukera eskaintzeko helburuarekin.

Ekainean eta uztailean goi mailako ikuskizunak egon dira Tolosan jaialdiaren eskutik, hala nola, Zetak, Ets, Gozategi, etab. eta guztira 2.237 pertsona hurbildu dira zezen plazan egin diren kontzertuetara. Tolosako auzoetan ere eskaini dira kultur ekimenak, eta horiek ere oso harrera ona izan dute.

Kultura kalera ateratzea, kulturari eta Euskal taldeei ikusgarritasuna ematea, eta herritarrei kulturaz gozatzen jarraitzeko aukera ematea dira jaialdiaren helburu nagusiak, eta abuztuan eta irailean jarraipena izango du jaialdiak goi mailako talde eta artisten parte hartzearekin, datozen hilabeteetan ere, Tolosak arlo kulturalean erreferente izaten jarraitu dezan.

Goi mailako ikuskizun gehiago Tolosan abuztutik urrira bitartean

Orain arte bezala, arte eszeniko ezberdinetako eta herritar guztien gozamenerako egitaraua antolatu da abuztutik urrira bitartean. Ikuskizun gehienak zezen plazan izango dira, eta landa auzoetan eta herriko beste hainbat plaza eta auzoetan ere gozatu ahal izango da kulturaz.

 

ABUZTUA

Abuztuak 1

  • 19:00. Haurrentzat “Kiliklon: porrusalda erromeria”. San Esteban.

Abuztuak 7

  • 20:00. Kalakan. Zezen plaza.

Abuztuak 20

  • 20:00. La Furia + Dupla. Zezen plaza.

Abuztuak 28

  • 20:00. Belako. Zezen plaza.

Abuztuak 29

  • 12:00. Kantu kolore. Zezen plaza.

  • 19:00. Maite Larburu. Aldaba.


 

IRAILA

Irailak 4

  • 12:00. Ene kantak. Zezen plaza.

Irailak 10

  • 20:00. Neomak. Zezen plaza.

Irailak 11

  • 20:00. Izaro. Zezen plaza.

Irailak 24

  • 20:00. Willis Drummond. Zezen plaza.

Irailak 25

  • 19:00. “Bonba bat naiz” antzerkia. Berazubi.

 

URRIA

Urriak 3

  • 20:00. Tolosako Kultur Eragileak + En Esenzia Orkestra. Zezen plaza.


 

Sarrera guztiak kulturaplazara.eus webgunean

Zezen plazako ikuskizunetarako sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke kulturaplazara.eus webgunean. Bertan kontsultatu daiteke, baita ere, artisten inguruko informazioa, bideoak, kartela, etab.

San Esteban, Aldaba eta Berazubiko ikuskizunetarako sarrerak Bibe plataforman daude eskuragarri.