Larramendi auzoko jaiak ospatzeko ekitaldiz jositako hiru egun izango dira asteburuan

Tolosako Udala
2023/10/27 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Larramendi Auzo Elkarteak adin ezberdinetako bizilagunei zuzendutako ekitaldiak antolatu ditu guztien gozamenerako.
  • Bazkarietarako eta patata tortilla lehiaketarako izena aurrez eman beharko da Plan B, Talka edo Idaberrin.

 

Larramendi auzoko jaiekin gozatzeko aukera izango da asteburuan. Gaurtik igandera festa giroa izango da nagusi eta Larramendi Auzo Elkarteak egitarau zabala antolatu du haur zein helduek gozatzeko aukera izan dezaten. Bazkarietarako eta patata tortilla lehiaketarako izena aurrez eman beharko da Plan B, Talka edo Idaberrin. 

Egitaraua

Urriak 27

17.30 Txokolatada

18.00 Txupinazoa

18.00 Auzoko haurren erraldoiak

19.00 Pintxo-potea

19.30 Alaiki musika taldea

23.00 Alaiki musika taldea

Urriak 28

10.00 Diana dultzaineroekin

11.00-13.00 Zirko eta ponpa tailerra (Intujairen eskutik)

14.00 Bazkaria (bakoitzak eramanda). Platerak eta edalontziak eskuragarri egongo dira eta edariak txosnan erosi beharko dira

16.00-18.00 Bingo musikatua: IntuDJai

18.00 Zirko txosko Oh Pera zirko ikuskizuna

19.00 IntuDJai disko parranda familiarra

23.00 DJ Small helduentzat

Urriak 29

10.00 Txistulariak

11.00 Aldi bereko xake partidak

11.00 Patata tortilla lehiaketa

14.00 Bazkaria (bakoitzak eramanda). Platerak eta edalontziak eskuragarri egongo dira eta edariak txosnan erosi beharko dira

17.00 Tolosako erraldoi eta buruhandien konpartsa

 

*Argazkia ataria