Larunbatetik aurrera Musikariz beteko den Musikherria izango da Tolosa

Tolosako Udala
2017/05/23 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Musikariaren 23. edizioa larunbat honetan, maiatzak 20, abiatuko da, eta datorren larunbatean, maiatzak 27, amaitu, Musikherriaren 4. edizioarekin. Nuria Carbonell, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotziak Tolosaren eta tolosarron “musika eta izaera musikala inoiz baino gehiago” azaleratuko dela nabarmendu du: “Tolosako musikariak eta musikazaleak batuko ditu antolatutako ekintzetan eta kalean; Musikherriak 300 musikari eta abeslaritik gora batzea aurreikusi da Tolosako txoko ezberdinak musikatuz”.

Musikarian guztira zazpi ekintza programatu dira herriko hiru eremutan: Musika eskola, Zerkausia eta Topic. Musikherriak berriz egun osoko egitaraua prestatu du maiatzak 27rako. Carbonell-ek azpimarratu du egun horretan, hirugarren urtez, Tolosa senidetuta dagoen Uztaritzeko ordezkaritza etorriko dela Tolosara: “Herriko Soinua elkartea, hain zuzen”.

Bazkaria, ohi bezala, Zerkausian izango da, eta bertatik eratorritako dirua Gautenari, Gipuzkoako Autismo Elkarteari, bideratuta egongo da. Jada sarrerak salgai daude Xirimiri, Orbela eta Ikatza tabernetan. Prezioak: 12 € (helduak), 6 € (14 urtez behekoak).

“Azpimarratzekoa eta eskertzekoa herriko eragile eta elkarteen parte-hartzea” gaineratu du zinegotziak: “dudarik gabe, elkarte, erakunde, talde, zein banako ezberdinak bat eginik urtez urte ekintzak eguneratzea eta indartzea lortzen dugu”.

 

Egitaraua

MUSIKARIA

Maiatzak 20, larunbata, 19:00, Tolosako Musika Banda. Zerkausia
Maiatzak 21, igandea, 12:00, KUP Taldea. Musika Eskola
Maiatzak 23, asteartea, 19:00, Lucia Arzallus, pianojolea. Musika Eskola
Maiatzak 24, asteazkena, 19:00, Andoaingo Musika Eskolako Ikasleen Banda. Musika Eskola
Maiatzak 25, osteguna, 19:00, Aupa Quartet Duo. Musika Eskola
Maiatzak 26, ostirala, 20:00, Gorka Hermosa / J. Luis Montón "Flamenco Etxea". Topic
Maiatzak 27, larunbata, MusikHerria

 

MUSIKHERRIA

09:30, Giro Arte eta Tolosako Dultzaineroak. Herriko kale eta auzoak
10:00, Jainekin Txaranga. Berazubitik Plaza Zaharrera
11:00, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra. Plaza Zaharrean
11:00, Klarinete Joleak. Aroztegieta/Errementari arteko txokoan
11:00, Hodeiertz Abesbatza. Lopez Mendizabal plazan
11:00, Musika Eskolako ikasle taldeak. Kalejira Alde Zaharrean
11:30, Laskorain Abesbatza. Plaza Zaharrean
12:00, Hodeiertz Abesbatza. Plaza Zaharrean
12:00, Tolosa Kantari/Esnaola-Urruzola/Uztaritzen Kantuz. Maria Luisa Agirre Doktorearen plazatik
12:15, Laskorain Abesbatza. Lopez Mendizabal plazan
12:45, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra. Lopez Mendizabal plazan
13:30, Konponezinak Txaranga. Kalejira Alde Zaharrean
13:30, Jainekin Txaranga. Kalejira Alde Zaharrean
14:30, Herri Bazkaria. Zerkausian
18:00, Jarauta69 Txaranga. Kalejira Alde Zaharrean
21:00, Laket Taldea. Plaza Berrian
23:00, Anje Duhalde/Laket. Plaza Berrian