Maiatzaren 28an ospatuko da Musikherria

Tolosako Udala
2022/05/18 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Maiatzaren 28an ospatuko da Musikherria ekimena, beste behin Tolosako musika eta artistak balioan jarri eta haien lana erakusteko.

 

Izarne Iglesiasek, Tolosako Udaleko kultur zinegotziak, adierazi duenez, “Tolosak badu bereizgarri bat: herriak duen bizitasuna. Astebururo bada zerbait, eta normaltasuna bere osotasunean berreskuratzen ari garen honetan, maiatza horren adibide izaten ari da Tolosan. Pasa berri dugu Lore eta Landare azoka berezia, gau zuria eta museoen eguna, eta badator asteburuan HARAGI eta Haragi Fest-a, aire libreko musikarekin Zumarditxikian eta haragi postuekin. Ondoren etorriko da , Tolosako kaleak musikaz girotzeko eta alaitzeko. Betiko moduan, bertako hainbat talderen parte hartzearekin, haien lana balioan jartzeko.”

 

Egun osoko egitaraua

 

Egun osoko egitaraua antolatu da maiatzaren 28an, eta Tolosako hainbat gunetan egingo dira musika emanaldiak.

 

 

Emanaldia

Lekua

Ordua

Tolosako Dultzaineroak, Giro Arte dultzainero taldea eta Incansables txaranga

Larramendi, Amarotz, Izaskun eta San Esteban auzoetan

10:00

Eduardo Mokoroa musika eskolako ikasleak, Hauspotuz elkarteko trikitilariak, Udaberri fanfarrea, Konponezinak txaranga, Isidro Larrañaga musika eskolako ikasleak, Uztaritzeko Herri soinua elkartea, Laskotxaranga, Tolosako Abeslari Gazteak

Kalez kale

11:00

Tolosa Kantari

Alde zaharreko kaleetan

12:00

Lask abesbatza, Eduardo Mokoroa udal musika eskolako klarinete taldea, Isidro Larrañaga akordeoi orkestra

Plaza Berrian

12:00

Hodeiertz abesbatza, Garigabeak, The Konbix, Garena

Lopez Mendizabal plazan

12:00

Herri Bazkaria, Laskorain ikastolak prestatuta, irabaziak Tolosako Zutani Elkartearen alde. Tiketak: Xirimiri eta Orbela tabernetan. Prezioa: 12 euro (helduak) eta 6 euro (14 urtez beherakoak)

Zerkausian

14:30

Les Incognitos

Alde Zaharreko kaleetan

18:00

Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen emanaldia

Plaza berrian

22:30

Erromeria Laiotz taldearekin

 

00:00etatik aurrera

 

Fitxategiak: 
PDF icon MUSIKHERRIA kartela