Maider Gaztelumendiren argazkia izango da 2022ko egutegiko azala

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/10/05 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Aurten epaile-talde batek aukeratu ditu 2022ko egutegia osatuko duten argazki guztiak.

  • 207 argazki aurkeztu dira eta 54 lagunek bidali dituzte argazkiak.

 

 

Tolosanklisk ekimenak baditu datorren urteko egutegia osatuko duten argazkien irabazleak. “Bizitza” da egutegiaren gaia, eta aurten epaimahai talde batek aukeratu ditu egutegian agertuko diren argazki guztiak. Maider Gaztelumendiren “Bizitza hankaz gora” argazkia izango da 2022ko egutegiaren azalean agertuko dena, eta, hortaz, 600 euroko saria jasoko du Gaztelumendik.

Ura Iturralde argazkilariak eta Daniel Antonio Targazki elkarteko ordezkariak osatu dute epaimahai taldea eta, urteko hilabeteetako argazkien aukeraketa egiterakoan, aurkeztutako argazkien egokitasuna eta kalitatea baloratu dituzte. Hautatutako argazkien egileek 200 euroko saria jasoko dute. Hauek dira hautatu dituzten irudiak hilabete bakoitzerako:

Hilabetea

Argazkia

Egilea

Urtarrila

Esnatu!!

Miguel Uranga

Otsaila

Iñaki Goikoetxearen oroimenez

Javier Ortiz

Martxoa

Fatxadak

Natalia Alfonso

Apirila

3 zailtasunak gainditzen

Iñigo Goñi

Maiatza

Musika bizitza da

Juliana Ribeiro

Ekaina

Dantzan

Idoia Zabaleta

Uztaila

San Blaseko ermitako loreak

Daniel Jubin

Abuztua

Beaire

Unai Altolagirre

Iraila

Aurrera

Naiara Lasarte

Urria

Baloia baino irribarre borobilagoa

Irati Jauregi

Azaroa

Hegan egin

Paula Bonilla

Abendua

Argi-ilunak

Fermin San Sebastián


 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA