Maixabel filmaren estreinua eta pelikula gehiago iraileko zine programazioaren baitan

Tolosako Udala
2021/09/09 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Udalak, kalitatezko zine programazioa antolatu du irailean kurtso berriari ekiteko.

  • Zine emanaldietarako bonuak webgune honetan eskuratu daitezke, eta abenduaren 31ra bitarte erabili daitezke, ondoren ez dute baliorik izango.

 

Tolosako Udalak irailerako zine egitarau esanguratsua antolatu du. Leidorren izango dira saio guztiak. Haurrentzako pelikulak, ohiko moduan, 16:00etan hasiko dira, eta helduentzako direnak, aldiz, 19:00etan. Segurtasun neurri guztiak beteko dira zine aretoetan, orain arte bezala. Udalaren helburua da tolosarrei kalitatezko ekoizpenak eskaintzea, kulturaz segurtasunez gozatzen jarraitu dezaten.

Iraileko zine saioei dagokienez, kalitatea eta aniztasuna nabarmendu behar da. Hainbat zine jaialdietan aurkeztu den “Las cosas que decimos, las cosas que hacemos” filma proiektatuko da, baita bertako ekoizpena den “Nora” pelikula ere. Bestalde, “Maixabel” filmaren eszena batzuk Tolosan grabatu ziren eta irailean estreinatuko da Leidorren irailaren 24an. Maixabel Lasa eta filmean parte hartu duen aktore bat egongo dira estreinu egunean.

Haurrentzako ere eskaintza aberatsa antolatu du udalak, hala nola, “Space Jam: nuevas leyendas” filmaren estreinua.

Hona hemen iraileko eta urri hasierako zine saioen zerrenda osoa:

Irailak 9

First cow

19:00

Irailak 11

Nora (bonutik kanpo)

19:00

Irailak 12

Spirit: indomable

16:00

 

Nora (bonutik kanpo)

19:00

Irailak 13

Nora (bonutik kanpo)

19:00

Irailak 16

Mandíbulas

19:00

Irailak 18

Las cosas que decimos, las cosas que hacemos

19:00

Irailak 19

D’ortagnan eta hiru mosketxakurrak

16:00

 

Las cosas que decimos, las cosas que hacemos

19:00

Irailak 20

Las cosas que decimos, las cosas que hacemos

19:00

Irailak 23

La mujer que escapó

19:00

Irailak 24

Maixabel (bonutik kanpo): saio berezia

19:00

Irailak 25

Maixabel (bonutik kanpo)

19:00

Irailak 26

Maixabel (bonutik kanpo)

16:00

 

Maixabel (bonutik kanpo)

16:00

Irailak 27

Maixabel (bonutik kanpo)

19:00

Irailak 30

Queridos camaradas

19:00

Urriak 2

La mujer del espia

19:00

Urriak 3

Space Jam: nuevas leyendas

16:00

 

La mujer del espia

19:00

Urriak 4

La mujer del espia

19:00

 

Zine bonuak: abenduaren 31 bitarte erabilgarri

Ekainean hasi zen Leidor aretoan eskaintzen diren zine emanaldietarako bonuen kanpaina. 10, 20 eta 30 saiotarako bonuak eskuratu daitezke webgune honetan edo Leidorreko leihatilan. Bonuen iraungitze data abenduaren 31a izango da, hau da, bonuak edozein garaitan erosten direla ere, abenduaren 31tik aurrera ez dute baliorik izango eta ezingo dira erabili.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA