"Maixabel" filmaren grabaketa bihar, martxoak 12, Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/03/11 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Martxo amaieran ere zenbait grabaketa Tolosan egitea dago aurreikusia. Udalak aurrez jakinaraziko du.


 

2000. urtean ETAk Tolosan eraildako Juan Mari Jauregiren eta bere alargunak, Maixabel Lasak, bere senarra hil zuten hiltzaileetako batekin Okako espetxean (Araban) izandako elkarrizketaren istorioa kontatuko duen filma, “Maixabel”, grabatuko da Tolosan.

 

Iciar Bollain-ek zuzendukotako filma da eta Blanca Portillo eta Luis Tosar aktoreek parte hartuko dute, besteak beste.

 

Dagoeneko hasi dira filma grabatzen Gipuzkoa eta Arabako hainbat tokitan. Duela aste batzuk ere izan ziren Tolosan, eta ostiralean, martxoaren 12an, jarraituko dute filmaren grabaketa lanekin udalerrian.

 

Hori dela eta, Udalak, jakinarazi du bihar grabaketa lanak egiteko hainbat espazio erabiliko direla. Momentuz grabaketa lanak barruan egingo dira, ez kalean.

 

Udalak aurrez barkamena eskatu nahi die herritarrei grabaketa lanek sor ditzaketen eragozpenengatik eta aurreratu du hil honen amaieran ere grabaketa lan gehiago egingo direla Tolosan. Udalak aurrez jakinaraziko du.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA