Mugi Tolosak parte-hartzaile eta bolondresak irudi dituen horma-egutegia kaleratu du, bigarrenez

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/12/12 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Ekimena gehiago ezagutarazi eta belaunaldi ezberdinen elkargune izateak duen aberastasuna bistaratzeko asmoa du ekintza honek. Guztira 1.000 ale kaleratu dira.
  • Parte-hartzaile guztien artean banatu dituzte Patxi Amantegi alkateordeak eta Christian Fernandez kirol zinegotziak, boluntarioen laguntzaz. Beste hainbat ale ekimenaren parte diren eragileen egoitzetan daude eskuragarri.

Mugi Tolosa ekimenak bere V. edizioa abiatu zuen urrian eta asteazkenero, gazte zein heldu, Tolosan barrena ibilbideak egitera ateratzen dira. Ikasturteko lehen saio hauetan, bataz beste, ia 200 pertsona inguru atera dira astero.

Orain, urtea amaitzear dela eta berria hastear, bigarrenez egutegi bat osatu dute. Ekimena gehiago ezagutarazi eta belaunaldi ezberdinen elkargune izateak duen aberastasuna bistaratzeko asmoa du ekintza txiki honek. Guztira 1.000 ale kaleratu dira.

2018ko saio ezberdinetako argazkiek osatzen dute Mugi Tolosaren II. horma egutegi hau, protagonista parte-hartzaile zein boluntarioak izanik.

Hain zuzen, parte-hartzaile guztien artean banatu dituzte Patxi Amantegi alkateordeak eta Christian Fernandez kirol zinegotziak, boluntarioen laguntzaz. Tolosako Udalean eta ekimenaren babesle den Super Eko supermerkatuan ere izango da egutegia eskuratzeko aukera.

Ekimena herritarrei zabalik dago, eta nahi duen orok du ibilbide osasuntsu hauetan parte hartzeko aukera. Hitzordua: asteazkenero, 10:30etan eta 11:00etan, Zerkausian. Egun bakoitzean antolakuntza, elkarte ezberdinen eta Udalaren artean elkarbanatu da. Aurten inoiz baino eragile gehiago dira Mugi Tolosaren parte; guztira 17 gehi Udala. Aurreko edizioetan parte hartutakoei Orixe BHI Institutua gehituko zaie: Iturriza, Harizpe eta Beti Gazte jubilatu elkarteak; Ilarki elkartea, Goienetxe Fundazioa, Gurutze Gorria, Iurramendi Egoitza, Uzturre Asistentzia Gunea, Osasun Publikoa, Osakidetza, Nagusilan, Asuncion Klinika, Centro de Dia Madre Josefa eta Tolosako Herrikide, Laskorain, Inmakulada eta Orixe BHI ikastetxeak.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA