Musika izango da nagusi astebetez musikariz beteko den Tolosa Musikherrian

Tolosako Udala
2018/05/16 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Musikariaren 24. edizioa larunbat honetan, maiatzak 19, abiatuko da, eta datorren larunbatean, maiatzak 26, amaitu, Musikherriaren 5. edizioarekin.
  • 7 ikuskizunek osatuko dute Musikaria, Musikherriaren egun osoko egitarauarekin borobilduz.
  • Musikherriako Zerkausiko bazkaritik eratorritako dirua Gautenari, Gipuzkoako Autismo Elkarteari, bideratuta egongo da.

Musikariaren 24. edizioa larunbat honetan, maiatzak 19, abiatuko da, eta datorren larunbatean, maiatzak 26, amaitu, Musikherriaren 5. edizioarekin. Nuria Carbonell, Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotziak Tolosaren eta tolosarron “musika eta izaera musikala inoiz baino gehiago” azaleratuko dela nabarmendu du: “Tolosako musikariak eta musikazaleak batuko ditu antolatutako ekintzetan eta kalean; Musikherriak 300 musikari eta abeslaritik gora batzea aurreikusi da Tolosako txoko ezberdinak musikatuz”.

Musikarian guztira zazpi ekintza programatu dira herriko lau eremutan: Musika eskola, Zerkausia, Leidor eta Santa Maria Eliza. Musikherriak berriz egun osoko egitaraua prestatu du maiatzak 26rako. Carbonell-ek azpimarratu du egun horretan, laugarren urtez, Tolosa senidetuta dagoen Uztaritzeko ordezkaritza etorriko dela Tolosara: “Herriko Soinua elkartea, hain zuzen”.

Bazkaria, ohi bezala, Zerkausian izango da, eta bertatik eratorritako dirua Gautenari, Gipuzkoako Autismo Elkarteari, bideratuta egongo da. Jada sarrerak salgai daude Xirimiri, Orbela eta Ikatza tabernetan. Prezioak: 12 € (helduak), 6 € (14 urtez behekoak).

“Azpimarratzekoa eta eskertzekoa herriko eragile eta elkarteen parte-hartzea” gaineratu du zinegotziak: “dudarik gabe, elkarte, erakunde, talde, zein banako ezberdinak bat eginik urtez urte ekintzak eguneratzea eta indartzea lortzen dugu”.

Egitaraua:

MUSIKARIA

Larunbata 19, 19:00. Tolosako Musika Banda. ZERKAUSIA

Astelehena 21, 19:00. Musika Eskolako Ikasleak Eduardo Mocoroaren Omenez. MUSIKA ESKOLA

Asteartea 22, 19:00. “Lut” Taldea. MUSIKA ESKOLA

Asteazkena 23, 19:30. Perkusio Kontzertu bateratua. MUSIKA ESKOLA (Tolosa, Beasain, Errenderi, Amorebieta)

Osteguna 24, 20:00. Myriam Ulanga. Organoa. SANTA MARIA ELIZA

Ostirala 25, 20:30. Arimaz orkestra, Bastien eta Bastienne opera. LEIDOR

Larunbata 26. Musikherria. Musika eskolako logo lehiaketa.

MUSIKHERRIA

9:30etik aurrera Dultzaina taldeen dianak herriko auzo eta kaleetan

10:00etan Incansables txaranga Berazubitik Plaza Zaharrera

11:00etan Isidro Larrañaga akordeoi orkestra Plaza Zaharrean, Klarinete joleak Aroztegieta/Errementari arteko txokoan, Hodeiertz abesbatza Lopez Mendizabal plazan

11:00etatik aurrera Musika eskoletako ikasle taldeak kalez kale: Txistu taldea, ikasleen banda, akordeoi joleak, klarinete joleak, Uztaritzeko Herri Soinua Elkartea

11:30ean Laskorain Ikastolako Abesbatza Plaza Zaharrean

12:00etan Hodeiertz abesbatza Plaza Zaharrean

12:00etan Tolosa Kantari, Maria Luisa Agirre doktorearen plazatik, Esnaola-Urruzola eskolako ikasleekin eta “Uztaritzen Kantuz” taldearekin

12:00etan Udaberri dantza taldeko txaranga

12:15ean Laskorain Abesbatza Lopez Mendizabal plazan

12:45ean Isidro Larrañaga akordeoi orkestra Lopez Mendizabal plazan

Bazkal aurretik Konponezinak txaranga, Incansables txaranga

14:30ean Herri bazkaria Zerkausian, Gautena elkartearen alde, Laskorain ikastolak prestatua. Tiketak: Xirimiri, Orbela eta Ikatza tabernetan Prezioa: 12 (helduak), 6 (14 urtez behekoak)

Bazkal ondoren musika zuzenean eta Larrain Dantza

18:00etatik aurrera Los Incógnitos txaranga

21:00etan Plaza Berrian: Izaro

23:00etan Dantzaldia Plaza Berrian: Laket taldea