Otsailaren 10ean jarriko dira salgai Interneten zezen plazarako sarrerak

Tolosako Udala
2020/02/06 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Urtero bezala, zezen plazarako sarreren %70 online jarraiko da salgai, %25 Leidorreko leihatilan eta gainerako %5 inauteri egunetan zezen plazako leihatilan eskuratu ahal izango dira.

  • Leidorren salgai jartzen diren sarrerak eskuratzeko modua aldatu egingo da aurten. Sarrera horiek eskuratu ahal izateko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, eta izena ematen duten guztien artean zozketa egingo da, palkoekin egiten den moduan.

  • Azken urteetan Leidorreko leihatilan sortu diren ilarak ekiditea eta ahalik herritar gehienei zezen plazara sartzeko aukera ematea da helburua.

 

Astelehenetik aurrera, otsailaren 10etik aurrera, eskuratu ahal izango dira inauteri egunetarako zezen plazarako sarrerak. Ohiko moduan, %70 Internet bidez erosi ahalko da, %25 Leidorreko leihatilan eta %5 zezen plazan bertan inauteri egunetan.

Aurten, azken urteetan Leidorren leihatila aurrean sortu izan diren ilarak ekidite aldera eta ahalik eta herritar gehienei zezen plazara sartzeko aukera emateko helburuarekin, Leidorren salgai jartzen diren sarrerak eskuratzeko modua aldatzea erabaki du Udalak. Palkoekin egin moduan, izena eman beharko da aurretik eta ondoren izena eman duten herritarren artean zozketa egingo da.

Oro har, zezen plazarako sarrerak erosteko ondorengo aukerak izango dira:

 

Internet bidezko sarrerak

Sarreren %70 Internet bidez jarriko da salgai. Interesatuek www.bibe.me helbidean eskuratu ahalko dituzte, otsailaren 10ean 16:00etatik aurrera, sarrerak agortu arte. Gehienez ere 5 sarrera erosi ahal izango dira egun bakoitzeko, eta sarreren prezioa 3,27 eurokoa izango da.

 

Presentzialki Leidorren saltzen diren sarrerak:

Sarreren %25a Leidorreko leihatilan jarriko da salgai, baina sarrerak zozketa bidez salduko dira. Zozketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da aurrez izena ematea www.tolosa.eus/inauteriak helbidean. Otsailaren 12an eta 13an eman beharko da izena. Internet bidez izena emateko laguntza behar izanez gero, Kultur Etxeko bulegora ere jo ahal izango da, zehaztutako egunetan.

Sarreren zozketa otsailaren 14an egingo da, 18:00etan, kultur etxean. Zozketa egin ondoren sarrerak Leidorreko leihatilan erretiratu beharko dituzte zozketan irabazle suertatu direnek otsailaren 17an eta 18an, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bitartean, NAN agiria aurkeztuta (gehienez ere 5 sarrera). Jasotzen ez diren sarrerak libre geratuko dira, zozketako irabazleek erosteko aukera galduko dute, eta zezen plazako leihatilan jarriko dira salgai.

 

Inauteri egunetan zezen plazan bertan salduko diren sarrerak

Sarreren %5a zezen plazako leihatilan salduko da, inauterietako egun bakoitzean, 15:00etatik aurrera. Leihatilan bertan zehaztuko da egun bakoitzean salgai jarriko den sarrera kopurua.

Tendidoko zein harmailetako sarreren prezioak honako hauek izango dira: Internet bidezko sarrerek 3,27 euroko prezioa izango dute, eta leihatilan erosita 3,00 eurokoa. Internet bidez nahiz leihatilan erositako sarrerak ezingo dira ez itzuli, ez eta aldatu ere. Horrez gain, Astelenitan harmaila osoa eta tendidoaren zati bat aisialdi taldeentzat erreserbatuta egongo da (guztira 1.050 sarrera).

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA