Suhar abesbatza euskaldunak irabazi du Tolosako Nazioarteko 54. Abesbatza Lehiaketa

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/05 | Kultura, Festak eta Gazteria

Gaur amaitu da Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketaren 54. edizioa, eta Suhar abesbatza euskaldunak irabazi du sari nagusia, eta, horrekin batera, 2024an Varnan egingo den Europako Abesbatzen Sari Nagusian parte hartzeko izendapena.

Folklore modalitatearen bigarren saria La Pura Fuente Choir abesbatza japoniarrak lortu du Hirugarrena, berriz Somnium Ensemble filandiarrek eta Shangai Rainbow Chamber Singers-ek lortu dute. Polifonia modalitatean, bigarren tokian gelditu da Shangai Rainbow Chamber Singers abesbatza txinatarra, eta hirugarrenean, Somnium Ensemble abesbatza.

Epaimahaiak Xabier Sarasola zuen buru, eta, harekin batera, honako hauek aritu dira epaile: Florian Benfer (Alemania-Suedia), Maria Goundorina (Rusia-Suedia), Stojan Kuret (Italia), Cameron La Barr (EEUU), Janis Ozols (Letonia) eta Avip Priatna (Indonesia).

16 herrialdeetako 18 abesbatza

Urriaren 28tik azaroaren 5era bitarte sei ahots taldek eta hamabi ganbera abesbatzek hartu dute parte Tolosan ospatzen den erreferentziazko lehiaketan, horien artean euskal talde batek. 16 herrialdeetako 18 abesbatza elkartu dira Tolosan, 530 pertsona guztira. Gainera, pandemiaz geroztik, sei abesbatza etorri dira Asiatik lehen aldiz.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA