Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 50. urtemugako ospakizuna Madrilgo Musika Auditorio Nazionalean

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/10/11 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Tolosako lehiaketa 1969an sortu zen, eta urteekin nazioarteko abesbatza-lehiaketa garrantzitsuenetako bat bihurtu da.
  • Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea: “CITek eta tolosarrek lortu dute Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa munduko abesbatza-lehiaketa garrantzitsuenetako bat bihurtzea. Tolosako herriak kultura mimatu, sustatu, babestu eta sortu egiten du; kulturaren aldeko apustua egiten dugu, gizarte berritzailearen, anitzaren eta munduari irekita dagoenaren motorra baita. Horrela, gure ondarea hedatzen dugu, eta CITa horren adierazlerik handienetako bat dugu”.
  • Auditorio Nacional-eko ganbera-aretoak KUP Taldearen kontzertua hartzen du gaur, urriaren 11. Musikari gazteek osatutako talde bat da, ibilbide luze duena, bai Espainian bai atzerrian.

Tolosako Abesbatza Lehiaketa urtero egiten da, 1969 ezkero, Santu Guztien egunaren inguruan, hau da, azaroaren 1en bueltan; bere helburua da munduko abesbatza onenak biltzea, eta posible egitea herrialde bakoitzeko estiloen, interpretazioaren, abesbatza-literaturaren, ahots-heziketaren eta moduen trukea eta, orobat, ezagutzera ematea Euskal Herriko musika-tradizioa zein kulturarena.

2018an, Lehiaketak 50. urtemuga ospatuko du, urriaren 31tik azaroaren 4ra, hain zuzen. Aurtengo edizioa Gipuzkoako hiri garrantzi historiko handiko honetatik kanpo aurkeztu da. Gaur, urriaren 11, goizeko 11etan, prentsaurreko bat egin da Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzan programazioa azaltzeko. Bertan egon dira Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea; Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo eta Kiroletako diputatua; Olatz Peon Ormazabal, Tolosako alkatea; Julián Lacunza, CITeko, hau da, Tolosako Ekinbide Etxeko lehendakaria; eta Luismi Espinosa, Tolosako Abesbatza Lehiaketako Zuzendaria. Gaur ere, arratsaldean, KUP Taldeak kontzertu bat emango du Auditorio Nacional de Musika-ko ganbera-aretoan. Taldea hogeita hamasei ahots gaztek osatzen dute. Taipeitik etorri berriak dira, hango 18. International Choral Festival parte hartu dute eta.

Tolosako alkateak goraipatu eta eskertu egin du Tolosako Ekinbide Etxeak joan deneko 50 urte honetan egindako lana: “urtebetetze biribil bat da urte kopuruagatik, bai, baina baita ibilbideagatik eta lorpenengatik ere. CITek eta tolosarrek lortu dute Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa munduko abesbatza-lehiaketa garrantzitsuenetako bat bihurtzea. Tolosako herriak kultura mimatu, sustatu, babestu eta sortu egiten du; kulturaren aldeko apustua egiten dugu, gizarte berritzailearen, anitzaren eta munduari irekita dagoenaren motorra baita. Horrela, gure ondarea hedatzen dugu, eta CITa horren adierazlerik handienetako bat dugu”.

Tolosako Abesbatza Lehiaketari buruz

Joan deneko 50 urte honetako ibilbidean, Tolosako Abesbatza Lehiaketa munduko abesbatza-lehiaketa garrantzitsuenetako bat bihurtu da; bertatik pasa dira mundu guztiko 1.200 talde –besteak beste, Filipinetatik, Alemaniatik, Argentinatik, Txekiatik, Esloveniatik, Estatu Batuetatik, Estoniatik, Hungariatik edo Indonesiatik etorriak– eta parte hartu dute lehiaketako hiru kategorietan: ganbera-abesbatzak, haur-abesbatzak eta ahots-taldeak.

Nazioarteko erreferente gisa, lehiaketa hau Europako Abesbatza Kantu Sari Nagusiaren partaidea da Arezzo (Italia), Maribor (Eslovenia), Tours (Frantzia), Debrecen (Hungaria) eta Varna (Bulgaria) hirietako lehiaketekin batera.

www.cittolosa.com/certamen-coral

Kup Taldeari buruz

KUP Taldeak 2003ko udaberrian ekin zion bere ibilbideari. Taldea naturaltasunez sortu zuten musika oso maitea duten gazte batzuek, musikaz gozatzeko grina eduki eta, aldi berean, kalitate handiko talde bat osatzeko desioa baitzuten. Amets hori errealitate bihurtu zen Gabriel Baltés maisuari esker, zeren haren zuzendaritzak profesionaltasunaren bermea ematen baitie. Izan ere, Baltés abesbatzen zuzendaritzako irakaslea da Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian (Musikene).

Hamabost urteotan zehar, abesbatzak aurrera egin du eskakizun eta konplexutasun handiko programak, kontzertuak eta gure mugen barruko zein kanpoko jirak direla medio, emaitza arrakastatsuak izandako grabazioak eta nazioarteko lehiaketak ahaztu gabe. Aipatzeko modukoa da 2008an Tolosako Abesbatza lehiaketan lortutako folkloreko hirugarren saria lortu zutela eta, 2009an, Esloveniako Mariborreko Nazioarteko Lehiaketan, lehena eta Gabriel Baltesek zuzendari onenaren saria. 2017an, ordura arte egindako lanaren aitorpen gisa, Kup Taldeak parte hartu zuen Bartzelonan ospatutako Abesbatza Sinposioaren XI. Edizioan. Aurtengo udan, Kup Taldea Taiwanen egon da, beste bost abesbatza europarrekin, Taipei International Choral Festival ospetsuan, non zortzi emanaldi eskaini dituzten. Gehiago kuptaldea.eus helbidean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA