Tolosako kaleak argiztatu dituzte Eguberriek

Tolosako Udala
2018/12/05 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Guztira 55 estruktura inguru ezarri dira 28 kale, auzo eta eraikinetan, bola eta kono zerrendez eta zuhaitzetako apaingarriez gain.
  • Aurten, estreinakoz, Gudari kalean ere ezarri dira argiak, kalearen eraberritzea amaitzear delarik; baita Euskal Herria plazan, Pedro de Tolosan eta plaza Berrian ere.
  • Iruditan piztuera ekitaldia amaieran.

Tolosako Udal Musika Eskolako akordeoi taldearen doinupean, Eguberri koloreak hartu du Tolosa. Olatz Peon Ormazabal alkateak sakatu du botoia hainbat gaztetxoren laguntzarekin Gaztelako Atearen babesean. 2019ko urtarrilaren 7a bitarte argituko dute Tolosa eguberri-argiok.

Gabonen atarian, Tolosako Udalak asteak atzera hasi zituen Gabonetako argiteria ezartzeko lanak. Lanak Tolargiren bitartez bideratu dira. Guztira, 55 estruktura inguru ezarri dira 28 kale, auzo eta eraikinetan, bola eta kono zerrendez eta zuhaitzetako apaingarriez gain. San Frantzisko pasealekua, Araba etorbidea, Alde Zaharra, Nafarroa etorbidea, Larramendi, Amarotz, Lopez Mendizabal plaza, Iurre auzoa, Monteskue auzoa, Gernikako Arbola, Emeterio Arrese, Zumalakarregi etorbidea, Gorriti plaza, Laskorain kalea, Solana, Rondilla eta Belate apaindu dira, Bedaio, Urkizu eta Aldaba auzoez eta Udaletxea, Musika Eskola, Topic eta Kultur Etxeaz gain. Aurten, estreinakoz, Gudari kalean ezarri dira argiak, kalearen eraberritzea amaitzear delarik, eta baita Pedro de Tolosan, Euskal Herria plazan eta plaza Berrian ere.