Tolosako lau musika talderen emankizuna Ledorren Santa Zezilia Egunaren bueltan

Tolosako Udala
2018/11/20 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Datorren azaroaren 25ean, igandea, izango da emankizuna 12:00etatik aurrera Leidor Aretoan: Giro Arte Dultzaina taldeak, Tolosako Udal Txistulari Bandak, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak eta Tolosako Musika Bandak hartuko dute parte.
  • Aurretiaz, eta igande goiza girotze aldera, Tolosako Musika Bandak kalejira egingo du Tolosako kaleetan barrena.

Datorren azaroaren 25ean, igandea, Tolosako lau musika taldek Santa Zezilia Egunaren bueltako emankizun berezia eskainiko dute 12:00etatik aurrera Leidor Aretoan: Giro Arte Dultzaina taldeak, Tolosako Udal Txistulari Bandak, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak eta Tolosako Musika Bandak, hurrenez hurren. Aurretiaz, eta igande goiza girotze aldera, Tolosako Musika Bandak kalejira egingo du Tolosako kaleetan barrena.

Giro Arte Dultzaina irekiko du kontzertua, eta Iñaki Salbadorren zuzendaritzapean, bi kantu eskainiko dituzte: Jota eta Hertzainak.

Jarraituko dio Tolosako Udal Txistulari Bandak, Ion Garmendiaren zuzendaritzapean, Deika eta Labirulena kantuak eskainiko dituzte.

Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren doinuak hartuko du Leidor Aretoa ostean, Isitxoren zuzendaritzapean, Xalbadorren heriotzean, Txoriak Txori eta Ghost Love Score abestiak joko dituzte.

Tolosako Musika Bandak borobilduko du emanaldia. Enrike Arostegik zuzenduta, Sedona, Fantasy Variations eta Sir Duke kantuak joko dituzte. Hirurak estreinakoz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA