Tolosaren etorkizuneko hirigintza-garapenak jarraitu behar dituen irizpideak eta jarraibideak eta, zehazki, etorkizunerako hirigintza-antolamendua zehazteko oinarriak.
Zerbitzuen karta deritzon dokumentuaren bidez, Udalak azaltzen dizkie herritarrei berez dagozkion zerbitzuak, herritar hauek zerbitzuak jasotzerakoan dituzten eskubideak eta zerbitzuak eskaintzerakoan hartzen dituen kalitate konpromezuak.
Udal departamentu honen ardura da, besteak beste, berdintasunarekiko Tolosako Udalaren konpromisoa sendotzea, herritarren jabetza eta partaidetza sustatzea, bereziki emakumeena, gaiarekiko sentsibilizazioa areagotzea, indarkeria sexista identifikatzeko, prebenitzeko eta desagerrarazteko lan egitea.
Enplegua suspertzeaz, merkataritza indartzeaz, feriak antolatzeaz, turismoari bultzada emateaz eta informazioa zabaltzeaz arduratzen dira departamentuok.
Udaletxeko langileen kudeaketa, lanpostu deialdiak eta kontratazioak burutzea,etab. Informatika gaiak, beti ere, Udaletxe barneko funtzionameduari zuzenduta.
Gizarte Zerbitzuak prestazio eta zerbitzu multzo bat dira eta erantzuten diete pertsonek dituzten behar eta eskeei honako gai hauetan: norbera modu autonomoan moldatzeko edota familian, komunitatean eta, oro har, gizartean integratzeko.
Departamentu honen ardura da administrazio egintzaren fede eta berme juridikoa ematea; horrekin batera, izapide edo tramiteak herritarrei erraztea eta beraien inguruko informazioa ematea.
Departamentuaren egitekoak dira, ingurumenaren arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea, Udalak egin beharreko obren exekuzioa, hainbat zerbitzuren kudeaketa (kaleko argiak, hondakinen bilketa, kale garbiketa, etab).
Departamentuaren egitekoak dira, kultura, gazteria eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultura, gazteria eta jaietako eragaileen jarduerak sustatzea.
Ogasun departamentuari dagokio udalaren baliabide ekonomikoak kudeatzea, diru sarrerak eta gastuak, kobrantzak eta ordainketak, udal aurrekontuaren kudeaketa, etab.
Tolosako memoriari buruzko webgune berria herritarren eskura
Hitzordua Informazio gehiago
Tolosako UdalaTolosako Udala
2020/12/10 | Kultura, Festak eta Gazteria
Tolosako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak Giza Eskubideen urraketak ikertu eta jasotzen dituen tolosaoroimena.eus webgunea aurkeztu dute, gaur, Giza Eskubideen Naziaorteko Egunean.
Olatz Peon Ormabazabal, tolosako alkatea: “Urte luzeetan gure gizartean pairaturiko eta pairatzen diren giza eskubideen urraketei erreparatzea, gure herriko memoria berreskuratzea eta herritarrekin partekatzea ezinbestekoa da elkarbizitzaren aldeko urratsak egiteko”.
Tolosako Udalak denbora darama, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera, bizikidetza lantzen eta memoria barreskuratzen, Tolosako biktima guztiak gogora ekarri eta aitortzeko, memoria berreskuratu eta herritarrekin partekatzeko, elkarbizitzaren aldeko urratsak egiteko helburuarekin.
2006. urtean ekin zion Tolosak, herrian izandako eta tolosarrek pairatutako indarkeria gertaerak eta giza eskubideen urraketak aztertzen eta horiek ezagutzera emateko lanketa egiten. Geroztik, beste hainbat ekimenen artean, bi liburu argitaratu dira:
2011. urtean, “Memoriaren izenak. Errepresioa eta giza eskubideen urraketa Tolosan, Gerra Zibilean eta Lehen Frankismo garaian (1939-1945) liburua argitaratu zen.
2018. urtean, “Tolosa 1945-1975. Giza Eskubideen urraketak eta errepresioa diktadorea hil artean” 2.liburu alea.
Eta gaur, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, aurkeztu dute Tolosako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, giza eskubidien urraketak ikertu eta jasotzen dituen www.tolosaoroimena.eus webgune berria.
Aurkezpen ekitaldian izan dira Olatz Peon Tolosako alkatea, Javi Bueces Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlaria eta Josu Txueka Historia Garaikideko Doktorea, azken honek “Memoria Historikoa eta Giza Eskubideak” hitzaldia eskaini du.
Tolosak eta tolosarrek jasandako minak, webgune batean
Tolosan izandako eta tolosarrek pairatutako indarkeria eta giza eskubideen urraketen inguruko egia ahalik eta modurik zabalenean ezagutu eta dokumentatze aldera, webgune berria martxan jarri du Tolosako Udalak Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean.
Dagoeneko argitaratu diren bi liburuetan jasotako testigantzak, 1939-1945 eta 1945 eta 1975 bitartekoak, barnebiltzen ditu webguneak, baina berriak ere jasoko ditu, webgune bizia delako, eguneratzen joango dena.
Tolosako Udalak dagoeneko martxan du gertuko memoria bilduko duen azken lana eta hortaz, testigantza horiekin ere osatuko da webgunea. Izan ere, horrelako lanak irekiak izaten dira, etengabe eguneratzen delako informazioa: ikerketa eta datu berriak, artxiboetako dokumentu berriak, herritarren ekarpenak...
Horren harira, alkateak, izandako giza eskubideen urraketen biktima guztien aitortza eta erreparazioa ahalbidetze aldera, “Polizia abusuen biktimei buruzko legea” ekarri du gogora eta jakinarazi du, lege honen babesean, biktimak aitortzeko eskaerak aurkezteko aukera oraindik ere irekita dagoela. Herritarrek eskaerak bideratzeko Egiari Zor Fundaziora jo dezakete eta udal webgunean eskura dute informazio eta dokumentazio guztia.
Amaitzeko, alkateak giza eskubideen kultura garatu eta sakontzeko konpromisoa berretsi du eta biktima guztiei babesa adierazi die, “urte luzeetan gure gizartean izandako giza eskubideen urraketei erreparatzea eta horiek azaleratzea eta memoria berreskuratzen jarraitzea ezinbestekoa da elkarbizitzaren aldeko urratsak egiteko”.