Tolosako ordezkaritza Charleville-Mezières-en, bi herrien arteko etorkizuneko senidetzea lantzen

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/05/04 | Kultura, Festak eta Gazteria

Tolosak eta Charleville-Mezières herriak urtetatik dira ezagunak txotxongiloen arteari esker; Txotxongiloen Lagun Hirien Elkartearen (AVIAMA) kide dira biak. Bertatik errotutako harremanak bi herriak ezagutu eta txotxongiloetatik haratago dituzten bateragunean azaleratzeko beta eman du: turismo, industria, merkataritza, lehen sektorea... Hori horrela, Tolosako ordezkaritza bertaratu da Frantziar herrira bi herrien artean gauzatzea helburu duten senidetzearen oinarriak lantzeko. Helburu honekin, jada, 2017ko abenduan egon ziren Tolosan Charleville-Mezières-eko ordezkariak.

Han dira, Tolosako alkate Olatz Peon Ormazabal eta Nuria Carbonell, Nerea Letamendia eta Iñaki Irazabalbeitia zinegotziak; Unai Andueza, Tolosaldea Garatzeneko Enpresa arduraduna; Iker Karrera, Tolomendiko zuzendaria; eta Iñaki Pakea, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko zuzendari-ordea.

Beste hainbaten artean, bertako ordezkarien eskutik, FabLab Lanbide Formakuntza Institutua eta 3D Platinium plataforma bisitatuko dituzte, hezkuntza eta lanbide alorrean burutzen duten lanketa gertutik ezagutzeko. Horrez gain, bi herrien turismo estrategia, lehen sektorea eta bertako produktuak balioan jartzea gaitzat izan dituzten lan bilerak ere programatu dituzte. Baita txontxongiloen alorreko eskola zein bestelako guneetara bisitak ere.

Ostegun honetan, maiatzak 3, iritsi ziren Charleville-ra eta larunbata bitarte, maiatzak 5, luzatuko da lan-bidaia.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA